Espainiako Landare Paisaiak: Deskribapena
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,99 KB
1. Espainiako Landare Paisaiak
Flora eskualde eurosiberriarrari dagokio. Landare formazio nagusiak baso hostoerorkorra, zakardia eta belardia dira.
1.1 Klima Ozeanikoko Landare Paisaia
a) Baso Hostoerorkorra
Baso mota honek espezie gutxi ditu, eta masa handiak eratuz biltzen dira. Esanguratsuenak haritzak eta pagoak dira.
- Pagoa: Beroa ez baina hotza oso ondo jasaten du eta hezetasun handia behar du. Horregatik, mendiko zuhaitza da, eta kareharrizko eta siliziozko inguruetara ondo egokitzen da.
- Haritza: Ez ditu uda beroak jasaten, hotza ez du ondo onartzen eta pagoa baino hezetasun gutxiago behar du.
Gaztainondoa, haritzari kontura lekua irabazi dio. Bigarren mailako beste espezie batzuk lizarra, zumarra eta hurritza dira.
b) Zakardia eta Belardia
Zakardia altuera txikia izan dezake. Baso hostoerorkorraren degradazio moduan ageri da.
1.2 Klima Mediterraneoko Landaredia
Mediterraneoko flora eskualdeari dagokio. Ohiko landare-formazioak baso hostoirunkorra eta sastrakadia dira.
a) Baso Hostoiraunkorra
Altuera ertaineko zuhaitzek osatzen dute.
- Artea: Klima mediterraneoko zuhaizti ohikoena eta altuena da. Era guztietako lurzoruetara egokitzen da eta lehortea jasaten du.
- Artelatzak: Negu leunak, nolabaiteko hezetasuna eta lurzoru silizioa behar ditu.
- Pinua: Muturreko hotz, bero, hezetasun eta idortasun baldintzetara egokitzen da.
b) Sastrakadia
Sastrakadi mediterraneoa gizakiak basoa degradatzearen emaitza da. Hiru mota daude: makia, garriga eta estrepa.
1.3 Mendiko Landaredia
Mendian, landaredia estaietan antolatzen da. Estai bakoitzean, hainbat landare formazio daude.
a) Pirinioetako Mendiak
Lau estai begetal ditu:
- Oinaldeko estai: 1200 metroraino. Arteak eta haritzak daude.
- Azpialpetarra: 1200-2400 artean. Koniferoak daude.
- Elur estai: 3000 gora. Elurrak urte osoan irauten du.
b) Iberiar Penintsulako Gainerako Mendietan
Ez dago estai azpialpetarrik.
- Oinaldeko estaia: Klima bakoitzeko basoak hartzen ditu.
- Baso gaindiko estaia: Zuhaitz txikiak egoten dira.
- Tontorra: Belardiak dira nagusi inguru atlantikoan, eta sastrakadia inguru mediterraneoan.
1.4 Kanarietako Landare Paisaia
Kanarietako landaredia aberastasun ikaragarria du. Jatorri mediterraneoa da, baina afrikako eta hego atlantikoko eraginak ditu.
- Bitarteko estaian: Palmondoak, dragoak, ipuruak eta pinu kanariarrak daude.