Bilboren Historia eta Hirigintza Garapena: Zazpi Kaleetatik Zabalguneetara

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,83 KB

Bilboren sorrera eta kokapen geografikoa

Bilbo ibai-portu eta bidegurutze gisa sortu zen. Hasierako bilgunea portu bat izan zen, plangintzarik gabeko gune batean. Izenak adierazten duen bezala, zatirik garrantzitsuena ibaiaren ezkerraldean zegoen, gaur egun Bilbo Zaharra deitzen den eremuan.

Lehen portu hau Erromatar Inperioaren azken aldian edo Erdi Aroko lehen mendeetan garatu zen bi ertzetan, zenbait kairen inguruan (Martzana, Askao). Bertara bi bide garrantzitsuren adarrak iristen ziren: Balmaseda-Bilbo eta Urduña-Bilbo bideak.

Hiri Zaharra: Erdi Arotik Aro Modernora

1300. urtean aldaketa erabakigarria gertatu zen hiriaren sorrerarekin. Eremu lauan planifikatu zen hiri berria, gerora Zazpi Kaleak izenez ezagutuko zena. Kokapen horrek, ibaiaren meandroan egoteagatik, uholdeak eragin zituen maiz.

Hasieran hiru kale baziren ere, XV. mendean zazpi izatera iritsi ziren, Goienkaletik (Somera) Barrenkale Barreneraino. Hiria erabat planifikatua zegoen: kale nagusiak paraleloak ziren, eta beste batzuek perpendikularki gurutzatzen zituzten. Harresiek babestutako bilbe itxi bat zen, eta gotorleku batek zubia zaintzen zuen. Bilbearen eta ibaiaren artean, aire zabaleko merkatu bat egiteko gune bat zegoen.

Zubira Bizkaiko bi biderik garrantzitsuenak heltzen ziren: Balmasedatik eta Urduñatik zetozenak. Barnealdean, partzela gotikoen arabera eraiki ziren etxebizitzak eta dendak, gaur egun oraindik ere antzeman daitekeen egituran. Kale izen batzuk lanbideekin lotuta zeuden, hala nola Dendari edo Harategi. Etxebizitzak zurezkoak eta adreiluzkoak ziren; harrizko eraikin bakarrak elizak ziren, esaterako, Santiago katedrala eta San Anton eliza.

Industria Hiria (XIX-XX. mendeak)

XIX. mendeko azken laurdenean (1873-1950), lege berriak aprobetxatuz, Bilbok inguruko udalerriak bereganatu zituen:

  • Begoña eta Abando, lehenik.
  • Deustu, 30eko hamarkadan.

Hiri burgesa eta Zabalguneak

Burgesiaren hiria hiru zabalgunetan islatzen da: Campo Volantin eta Uribitarteren artekoan, Bailen eta San Frantzisko kaleen artekoan, eta Abandokoan. Bilbe itxiko hiru zabalgune hauek modu klasikoan antolatuta daude: kale zabalak eta perpendikularrak dituzte, orube laukizuzenak sortuz.

XIX. mendeko ukitua nabarmena da Abandoko zabalgunean. Lope de Haro kale nagusia ardatz hartuta (Ekialdetik Mendebaldera hedatua), gainerako kaleek perpendikularki gurutzatzen dute, Elkano eta Ertzilla kaleek bezala. Eremu horietan burgesentzako etxebizitzak kokatzen ziren. Bailenekoan familien pilaketa gertatzen zen bitartean, Abandokoan goi-burgesiaren jauregiak eraiki ziren, hala nola:

  • Chávarri jauregia
  • Ramón de la Sota jauregia
  • Olabarri jauregia