Berrezarkuntza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB

JOAQUIN COSTAREN "OLIGARKIA Y CACIQUISMO"LANAREN PASARTEA. Hemen daukagu "Oligarkia eta kazikismoa"ren lanaren pasarte bat.Kokapena.Lehen mailako iturri historikoa da.Formagatik politikoa,salatu nahi zuen egoera politikoa garai horretan.Edukiaren arabera ideologikoa da, Berrezarkuntzaren gobernuaren kontrako kritika bat delako. Egilea Joaquin Costa;Huescan jaiotako idazle,politikari,legegizon,ekonomilari eta historialari espainiarra izan zen,Erregenerazionismoa izeneko XIX.mendeko mugimendu intelektualaren buru izan zelarik,idatzi zuen testu hau.1901.urtean idatzi zuen,Berrezarkuntza garaian, Maria Cristina Habsburgokoaren erregeordetzan.Idazleak berrikuntza-mugimendua (Regeneracionismo)bultzatu zuen gizartearen berritu beharra aldarrikatzeko.Analisia: Testu honetan Berrezarkuntzaren kontrako pentsamenduak azaldu zituen Joaquin Costak.Hauek dira idatzi zituen idei garrantzitsuenak: Gobernuaren boterearen estruktura azaldu zuen hiru estruktura zegoela esanez.Hasteko oligarkak,gizon itzaltsuak edo gailenak,euren "buruzagitza" osatzen zutenak.Ondoren,lehen, bigarren edo goragoko mailako jauntxoak,lurraldean sakabanatuak.Eta amaitzeko, gobernadore zibila.Honela,atsekabearen azpitik amore emandako eta ahuldutako nazioa zegoen.Ez ziren nazioaren ordezkariak,gorputz arrotzak baino,indarrean hartutako atzerritar talde bat izango litzatekeen bezala.Faltsifikatzen zuten sistema,euren posizioaz,aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman zitzaien aginteaz eta botereaz baliatzen ziren.Berrezarkuntzaren garaian hauteskunde ustelak egin zuten alderdiak partekatuz (txandakatuz).Hau dela eta "Oligarquia y Caciquismo" liburua idatzi zuen hauteskundeen faltsifikazioa eta gobernuaren ustelkeria salatzeko asmoz.Iruzkina.Berrezarkuntza garaian 1974.urtean Alfontso XII ezarri zuten errege bezala Pavía jeneralaren kolpearen ondoren eta Cánovas del Castillo-ren manifestua(tradiziozko monarkia berrezartzearen aldekoa) irakurri ondoren.Cánovas gobernuburu izan zen eta lehengo neurriak ezarri zituen(Elizaren babesa lortzeari zuzendua).



 beste aldetik Cánovsa sistema politiko bat ezarri zuen.Sistemaren oinarrizko ideiak subiranotasuna,txandakatzea eta alderdi-bitasuna ziren.Sistema faltsutua zegoen hasieratik txandakatzearen formula politikak,hauteskundeak manipulatzeari esker,aukera ematen zion bi alderdiei modu baketsuan txandaka ibiltzeko.Baina hautagai-zerrenda osatuta zegoenean arazorik agertukotan,zerrenda hori irabazteko presioari iruzur(pucherazo)zeritzon,hau da,iruzurra botoak erostea eta abar...1885.urtean Alfontso XII.a hil zenean Sagastak eta Canovas akordio bat adostu zuten alderdiak txandakatzea bermatzeko bermatzeko El Pardoko itunean.Urte horretan Maria Cristina Habsburgokoaren erregeordetza hasi zen bere semea Alfontso XIII. urte txikikoa zelako eta bi alderdi nagusiak txandakatuz joan ziren Canovasen (kontzerbadoreak) aldekoak eta Sagastaren(liberalak)aldekoak.Sagastaren gobernua autonomia zabala onartu beharra zegoela sinestera iritzi zen.AEBk esku hartu zuen zuzenean gataskan.Prentsa kanpainek iritzi publikoa mobilizatu zuten Espainiako kolonialismoaren aurka.1898ko otsailaren Mine korazatuaren leherketa aitzakia hartuta Kariben eta Filipinetan garatuko zen gerra deklarazioa egon zuten AEBk.Cavite eta Manila Filipinetan,eta Santiago,Kuban hiru porrotek Pariseko Bakea ekarri zuten (1898ko abenduan).Bake hitzarmenean Espainiak Kuba-ri agur egin eta Filipinak,Puerto Rico eta Guam uzten zituen.horretaz gain,Espainiak ozeano Barean zituen Mariana uharteak,Karolinak eta Palaos Alemaniari saldu behar izan zituen 1899an.Urte horretan Espainiak krisialdi bat hasi zuen, gerraren porrotagatik, nahiz eta Latinoamerikan izandako merkatuak ez galtzea.Politikariek,hala nola,Silvelak, errepublikanoak eta sozialistek,zein Joaquin Costaren mailako intelektualek,Espainiako egoera berrikustea sustatu zuten.98ko urtea, belaunaldi garrantzitsu batzuk utzi zigun:Unamuno,Baroja,Maeztu eta beste idazle kritikoak.Berrikuntza-mugimendua,bi alderdi izan zituen erreforma politikoa eta hezkuntzako erreforma.

Entradas relacionadas: