Elkarrizketa testuak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Sarrera
-Zer da elkarrizketa? Solaskide bi edo gehiagoren arteko hitzezko elkartruke komunikatiboa, hitz txandatan eta aurrez aurreko jardunean garatzen de diskurtsoa.
oLehen moldekoak dira
bat-bateko solasa, telefono elkarrizketa eta antzekoak. Batetik, mintzagaiak eta horien inguruko aldagai guztiak solaskideek aukeratzen dituztela, bestetik, ez dagoela aurrez izendaturiko txanda-araurik.
oPlanifikatuak
ahozko azterketak, lan elkarrizketak, mahai inguruak, debateak, galdekizunak… Aurrez izendaturiko gai jakin bat egoten da. Hitz egiteko txandak ere arauturik daide aurrez, eta beti dago moderatzaile, irakasle, epaile, galdekatzaile edo beste norbait horiek kontrolatzen dituena.
-Komunikazio egoera da hori zedarritzen duen markoa:
solaskideen estatus sozialak edo mintzagai den afera edo gaiak.
Hizkuntzaren ezaugarriak
-
Testualak
oTxandak: Elkarrizketa aurrera daramatenak, eta sortzen den testua solaskideek elkarrekin eraikitako trukea da eta bien arteko elkarreraginean gorpuzten eta itxuratzen da.
oSolaskideek inplizituki adosten, negoziatzen, dute zein formalitate gradu eman beren solasari, baita hitz egiteko era, edo zein hizketa modu hartu ere.
-Gramatikalak
oJoskera sinplea eta erraza.
oPerpausak askotan ez dira bukatzen.
oGramatikaren aurkako akatsak sarri gertatzen dira.
oAlbo-hizkuntzek oso kutsaturik ageri da euskara.
oDigresioak asko dira;makulu-hitzak, parafrasiak eta errepikapenak ere.
Entonazioak eta gestualizazioak protagonismo berezia hartzen dute.

Elementu prosodikoak
-
Tinbrea: Aurrez aurre ez dauden solaskideen sexua eta adina ezagutzeko aukera ematen du.
-Bolumena: Haserreak edo barreak bolumen-gorakada dakar ustekabean.
-Erritmoa: Gure hitzen abiadurak eta iraupenka markatzen dute.
-Entonazioa: Galdera, harridura, baieztapena… adierazteko ezinbestekoa gertatzen da. Igorleak nongoak diren antzemateko ere balio digu.
Elementu estralinguistikoak
-
Gorputzaren kodea: gorputzaren hizkuntza osatzen duten keinu, mugimendu eta abarrez osaturikoak. Esate baterako, eskuen hainbat mugimendu solaskidearen urduritasunaren seinale izan daitezke, edo momentuan asmatu ezin den hitzaren ordezko lana ere egin dezake, edo komunikazio ekintza oso eta autonomoak ere eraiki ditzakete.
-
Begirada: Honek duen komunikazio indarra ikaragarri handia da, harrokeria, izua, lotsa, poza, tristura, ziurtasun-eza… adieraz baititzake.
-Aurpegiaren espresioa: Datu askoren berri ematen du: Solaskidearen adina eta sexua, izaera era bai askotan, edo barne egoeraren berri.

Entradas relacionadas: