Espaniako klimak

Cursos de Geografía

Clasificado en Apuntes de Geografía de Otros cursos.

Escrito el 08 de Junio de 2009 en euEuskera y con un tamaño de 5.299 bytes.

ESPAINIAKO KLIMA MOTA NAGUSIAK

Espainian, klima ugari daude, honako hauek dira nagusiak: klima ozeanikoa, klima mediterraneoa, mendiko klima eta kanarietako klima.

1. Klima ozeanikoa
Penintsula iparraldea hartzen du, hau da, Bizkaiko itsasoko erlaitza eta Galizia. Prezipitazioak ugariak eta erregularrak. Urteko kantitate osoa 800mm baino gehiago da, eta egun euritsuak 150 baino gehiago dira. Prezipitazio gehien naguan egiten du, eta gutxien udan, Azoreetako antizikloia iparraldean dagoenean. Gehienez bi hilabete lehor egon daitezke (30mm-tik beherako prezipitazioak). Tenperaturak leunak dira, eta tenperatura-bitartea txikia da, baina desberdintasunak daude kostaldean eta barrualdearen artean.
- Kostaldean, itsasoaren eraginez uda freskoak (bataz bestekoa ez da 20ºC baino gehiago) eta negu moderatuak daude (bataz bestete 6ºC eta 10ºC bitartean). Tenperatura-bitarte txikia da (9ºC eta 12ºC bitartean.
- Barrualdean, itsasoaren eragina txikiagoa denez, neguko tenperatura hotzagoa da (6ºC baino baxuagoa). Tenperatura bitartea handiagoa da (12ºC eta 15ºC bitartean).


2. Klima mediterraneoa
Klima ozeanikoaren hegoaldetik hasita, Penintsula, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla hartzen ditu. Prezipitazioak urriak eta irregularrak dira. Urteko kantitate osoa 800mm-tik beherakoa da. Uda lehorra da Azoretako antizikloia iparralderantz mugitzen delako. Prezipitazio gehienak ekinozio izaerakoak dira. Tenperatura aldatu egiten da kostaldearen eta barrualdearen eta, iparraldearen eta hegoaldearen artean.

2.1. Itsasoko klima mediterraneoa
Itsasoko klima mediterraneoak Penintsulako kostalde mediterraneoa, Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea, Balear artxipielagoa, Ceuta eta Melilla hartzen ditu. Prezipitazioak urriak dira 800 eta 300mm bitartean.
- Mediterraneoko kostaldean, prezipotazioak urriagoak dira Atlantikoko depresioak noizbehinkakoak direlako.
- Atlantiko hegoaldeko kostaldean prezipitazioak ugariagoak dira, Atlantikoko depresioek bertatik igarotzean eragin handiagoa dute eta.
Tenperaturak gora egiten du iparretik hegora: tenperatura bitartea tartekoa da (12ºC-16ºC), uda beroak (22ºC gorakoak) eta negu leunak izaten dira (bataz beste 10ºC gorakoak).

2.2. Klima kontinentalaren eragina duen mediterraneoa
Penintsularen barrualdean dago, Ebroren haranaren erdialdean izan ezik. Prezipitazioak urtean 800 eta 300mm bitartekoak izaten dira.
- Gaztelako eta Ebroren sakonuneen erdigunean, urriak dira. Neguan bigarren mailako minimoa izaten dute eta maximoa ekinozio-urtaroetan gertatzen da, batez ere udaberrian.
- Penintsularen barrualdeko mendebaldeko sektorean, prezipitazioak ugariagoak dira, Atlantikoko depresioak askotan igarotzen dira eta.
Tenperatura bitarte handiak egoten dira 16ºC-tik gorakoak.

1.1. Klima mediterraneo lehorra, subdesertikoa edo estepakoa
Penintsularen hego-ekialdea eta Ebroren haranaren erdialdea hartzen ditu. Urteko prezipitazioak 300mm baino urriagoak dira.
- Hego-ekialdean, ingurua lehorra da, Mediterraneoko depresioak gutxitan iritsi eta Afrikako haize mugimenduak ugariak direlako. Kima basamortukoa da. Urtean 150mm-tik beherako prezipitazioak.
- Ebroren haranaren erdialdea lehorra da, Mediterraneoko depresioak iristen ez direlako eta Mediterraneo itsasoaren eraginik ez duelako.
Tenperaturei erreparatuz, honako inguru hauek daude:
- Hego-ekialdeko barrualdeko eta Ebroren haranaren erdialdeko estepa hotza: urteko bataz besteko tenperatura 17ºC-tik beherakoa da, eta neguak moderatuak edo hotzak izaten dira.
- Hego-ekialdeko kostaldeko estepa epela. Urteko bataz besteko tenperatura 17ºC-18ºC-koa da, eta neguak oso leunak dira (ez du 10ºC-tik behera egiten).
-

2. Mendiko klima
1000m-tik gorako altitudeko inguruetan dago. Altueran gora egin ahala, prezipitazioak ugaritu eta tenperaturak jaitsi egiten dira. Prezipitazioak1000mm-tik gorakoak izaten dira urtean. Tenperaturei erreparatuz urteko bataz bestekoa txikia da (10ºC-tik beherakoak), uda freskoak eta negu hotzak. Horren eraginez, ugariak dira elur erako prezipitazioak.
- Penintsula iparraldeko mendietan, (Pirinioak eta Kantabriako mendikatea) ez dago hilabete lehorrik eta uda freskoak dituzte.
- Erdialdeko eta hegoaldeko mendietan, udan euri askoz gutxiago egiten du eta horren eraginez, hilabete bat edo bi lehorrak izan daitezke.

3. Kanarietako klima
Kanariar uharteak klima-eremu berezia dira. Prezipitazioak oso urriak dira behe lurretan. Mendebaldeko uharteetan, 300 eta 150mm bitarteko prezipitazioak daude urtean eta maximoa neguan gertatzen da. Goi lurretan, ordea, prezipitazioak 1000mmkoak izan daitezke. Tenperaturak epelak dira urte osoan behe-inguruetan, hilabete guztietan 17ºC-tik gorakoak dira eta. Beraz, tenperatura-bitartea txikia da. Goi inguruetan tenperaturak jaitsi egiten dira.

Tags:klimak,espaniako,espainiako klima mota nagusiak,klima mediterraneo lehorra subdesertikoa edo estepakoa,mendiko klima,kanarietako klima
Este documento se ha visitado 633 veces y le gusta a 2 personas
Los usuarios que han visitado esta ficha también han buscado:

klimak

klima mediterraneoa

espainiako klimak

kanariar+uharteen+klima
klima motak espainian
klima ozeanikoa espainian
klima kontinentalaren prezipitazioak

espainiako klima kontinentala

barrualdeko klima mediterraneoa

itsasoko klima mediterraneoa

klima kontinentala

barrualdeko klima mediterraneoa espainian

espainiako klima

galizia klima

penintsulako klimak

kanarietako klima

GALIZIA klimak

espainiako+klimak
espaniako klima

espainiako klima motak

Cursos
¿Quieres saber más sobre Espaniako klimak?
Busca en nuestros selección de cursos sobre Geografía.
Comentarios

Compartir

© Wikiapuntes, 2012
Chuletas  |  Apuntes  |  Estudioteca