Euskera 3. dbh

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB

Eleberri historikoa: ezaugarriak: gartakari historikoei buruzko kontakizunak dira, eleberri tankeran egituratuak eta, horrenbestez, fikziozko elementu ugari dituztenak. Kontakizunen abiapuntua iraganean benetan jazoriko gertakari historikoak dira beti, nahiz eta haien inguruko ekintza asko asmatuak izan. Nolanahi ere, horrelako eleberriak idazteko, egileak dokumentazio-lan ikaragarria egin behar du aurrena, benetako aditu bilakatu arte ia. ·Pertsonaiek, lekuek eta gertaerek oinarri historikoa izan ohi dute. Nahiz eta benetakoak ez izan, dagokion historiako unean dokumentaturik egon ohi dira. ·Kontalaria orojakilea izan ohi da, hots, den-dena daki: pertsonaiek zer pentsatzen duten iraganean zer gertatu zen eta etorkizunean zer jazoko den. Gertakarien jakitun da, baina z du haietan parte hartzen. Kontakizunean hirugarren pertsona erabiltzen du. ·Askotan, protagonista nolabaiteko heroia edo pertsonaia jasoa izaten da. ·Oso garrantzitsua izan ohi da berreraikuntza arkeologikoa deritzona; hau da, dagokion garaiko lekuak eta giroa ziren moduloak agertzea. ·Leku eta giro historikoan kokaturiko fikziozko gertakariak kontatzen dira. Eleberri historikoaren sorrera eta bilakaera: XIX. mendearen hasieran sortu zen literatura-genero hau, Erromantizismoaren garaian. Erromantizismoak iraganean jarri zituen maiz begiak, bai nolabaiteko lilura sortzen zuelako erromantikoengan, bai eta mende-hasierako bilakaera industrial zakarraren aurrean ihesbide zelako haientzat iraganerako itzulera. Eleberrigile historikoek asaldiko garai haietan girotu zuten beren sasoiko gizartearen kritika. Eleberrigintza historikoaren sortzailea Walter Scott eskoziar idazlea izan zen. Bere eleberri historikoak erdi aroan kokatu zituen. Ezagunenak: Waverly(1831), Rob Roy(1817)... Scotten eragina Mendebalde osoan hedatu zen eta eleberri historikoaren loratzea ekarri zuen. Aipatzekoak dira, besteak beste, James Fenimore Cooper Azken Mohikanoa(1826)... Lehen eleberri historikoak euskaraz: Auñamendiko lorea eta Joanak joan. Euskaraz idatzitako lehen eleberri historikoa Auñemendiko lorea(1898) dugu eta haren egilea Txomin Agirre idazle izan zen. VII. mendeko Euskal Herrian kokatuta dago eta bertako gai nagusia kristautasuna eta haren hedapena da. Eleberrian kristautu gabeko Portun buruzagi euskaldunaren eta Riktrudis dama kristauaren arteko ezinezko amodioa kontatzen da, erlijioarekin zerikusia duten borroka eta gatazkaz hornituta. Bestalde, Joanak joan (1955) Pierre Topet Etzahun zuberotar poetaren bizitzan oinarritutako eleberri historikoa da. JOn Etxiade izan zen haren egilea. Jon Etxaidek gai historikoak erabili zituen bere kontakizun batzuetan: Alostorrea (1950), Gorrotoa lege(1964), eta baita antzerki-lan batean ere: Begia gegi-truk(1962.

Entradas relacionadas: