Fedea
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB
ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOAGaitzaren problema horrela formulatu daiteke: Mundua Jainkoa sortua dela egiaa bada eta Jainkoa ahalguztiduna, orojakituna, eta erabat ona bada nola azaldu daiteke gaitza izatea munduan?+Agustinek bi gaitz mota bereizten ditu: gaitz moralak eta gaitz fisikoak.Agustinek gaitzaren problemaren inguruan neoplatonismoaren erantzuna onartzen zuen: gaitza ez da zerbait positiboa, hau da, Jainkoak ez zuen izatez gaitza sortu, izaki ustelkorrak eta aldakorrak baizik. Izaki hoiek ona dira baina erabat inperfektuak eta horregaitik datoz gaitzak.Gaitz moralen erantzukizuna azaltzean Agustinen ideia antropologikoetara jo behar dugu: giza askatasunaren inguruko burutaioa oso lotuta dago gaitzaren problemarekin. S. Agustinentzat, askatasuna eta aukeramena ez dira sinonimoak. Bere ustez, askatasuna gizakiaren ezaugarri inportanteenetako bat da. Gizakia gizakia da aukeramena duelako.+S. Agustinek gizakiari buruz ikuskera pesimista da, gizakia natura erori bat dela dio. Gizakia txarto erabili zuen aukeramena eta jatorrizko bekatuan Jainkoa aukeratu beharrean bera baino gutxiago diren ondasunak aukeratzen ditu, bere naturaren aurka egiten eta askatasuna galtzen.Gizakia bere kabuz bakarrik ezin daiteke altzatu egoera horretatik, Jainkoaren grazia behar du. Txarra laguntzarik gabe egiten dugu baina ona egiteko Jainkoaren laguntza bear da.Beraz, gaitz morala gizakiaren aukeramena tzarra egiten du ez JainkoaZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA
HIPONAKO S. AGUSTIN !!S. Agustinen kezka nagusia bihotza aseko duen egia aurkitzea da, horrela bakarrik lortu baitaiteke zoriontasuna. Bere uztez, benetako zoriontasuna Egia osoa aurkitzean dago, hau da, egia posible guztiei zentzua ematen dien egia absolutua: JAINKOA.+Agustinek zoriontasunari buruz duen ideia ulertzeko, bere ideia antropologikoak azaldu behar dira: genesis-ean eta platonismoaren eredu dualistan oinarritzen da.Gizakia bi sustantzia desberdinez osatuta dago: arima eta gorputza, eta arimak dauka lehentasuna. arima zati inmateriala eta hilezkortasunaren froga da.Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia, askatasuna eman ziolako. Gizakia kreazioaren gailurra da eta jainkoarenganako joera du naturaz. Bera maitatzeko agindua eman zion gizakiari horregatin gizakiak berez bilatzen duen zoriontasuna, bakarrik Jainkoagan ase dezake. +Zoriontasunaren kontzeptua bizitza zoriontsuaz liburuan azaltzen digu. Gizakiak Jainkoa maitatzen eta zerbitzatzen duenean zoriontzua eta askea da, bere naturaren arabera jokatzen duelako. Horretarako, ondasun iraunkorrak aukeratu behar ditu (jakituria, justizia…) ,hau da, Jainkoaren ideiak diren bertute espiritualak. Ondasunik iraunkorrena jainkoa, daukana zoriontzua da. Ondasun galkorrak aukeratzen duena ( jabetza boterea ….) gaizkalearen esklabo izango dab ere naturaren kontra jokatzen duelako.