Fisica y química 4 eso presión

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,89 KB

Presioa gainazal batean aplikatutako indarraren eta gainazal horren azaleraren arteko zatidura da P= F/S.

Likidoei eta gasei fluidoak deitzen diegu. Beren fluidotasuna edo jariatzeko ahalmena dela medio, fluidoak kanaletatik eta zuloetatik jaria daitezke, eta sartuta dauden ontziaren formara egokitzen dira. Gasek, beste propietate bereizgarri bat dute, konprimagarritasuna,bolumena murrizteko ahalmena.

Dentsitatea gorputz baten m eta v-arteko zatidura da: d= m/v

Bere pisua eta fluidotasuna direla medio,likido batek presioa egiten du barruan dituen gorputzetan. Adierazpena: F=d·g·h·S

Presio hidrostatikoa likido batek bere barruko edozein puntutan egiten duen presioa da:

Fluidoen estatikaren oinarrizko printzipioa: P= F/S -> d·g·h·S/S -> P= d·g·h

Pascalen printzipioa: Likido baten puntu batean aplikatutako presioa intentsitate berberarekin eta norabide guztietan transmititzen da: Fa/Sa= Fb/Sb

Arkimedesen printzipioa: gorputz bat edo haren parte batean murgilduta badago, gorputz horrek goranzko bultzada indar bat jasaten du. Indar hori gorputzak aterarazitako likidoaren pisuaren berdina da: B= Dlikido · V · g

Presio atmosferikoa atmosferak bere barruko gorputzetan egiten duen indarra da. Normala 1,013 · 105 Pa = 1atm

Entradas relacionadas: