Indarra eta presioa fluidoetan

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,08 KB

Presioa: Gainazal baten gainean aplikaturiko indarraren eta gainazalaren azaleraren arteko zatidurari presioaderitzo. /// Pascal: newton bateko indarrak metro karratu bateko azalerako gainazalean eragitean sorturiko presioa. /// Fluidotasuna edo jariakortasuna: fluidoek kanaletatik eta zuloetatik higitzeko duten gaitasuna da, ontziaren formara egokiturik. /// Komprimigarritasuna: presioa aplikatzen zaienean gasek bolumena txikiagotzeko duten propietateari komprimigarritasuna deritzo. /// Dentsitatea: gorputzaren masaren eta gorputzak betetzen duen bolumenaren arteko zatidura dentsitatea da. /// Presio hidrostatikoa: likidoek beren barneko edozein puntutan egiten duten presioari presio hidrostatikoa deritzo. /// likido bateko puntu batean dagoen presio hidrostatikoaren likidoaren dentsitatearen eta puntuaren sakoneraren zuzenki proportzionala da. /// likido baten puntu batean aplikaturiko presioa intentsitate berberaz transmititzen da norabide guztietan likidoaren barnean. /// likido baten barnean osorik edo partez murgildurik dagoen gorputz orok bultzada-indarra jasaten du. bultzada-indar hori goranzkoa da eta gorputzak hartzen duen tokiari dagokion likido-bolumenaren pisuaren adinako balioa du. (Arkimides-en printzipioa) /// Presio atmosferikoa: atmosferak bere barnean dauden gorputzei azalera-unitateko egiten dien indarra presio atmosferikoa da. /// Antizikloia: presio handien gune bat da. berarekin batera eguraldi egonkorra izan ohi da, hodeirik eta prezipitaziorik gabea. /// Depresioa: presio txikien gune bat da. berarekin batera eeguraldi aldakorra izan ohi da, hodeiekin eta prezipitazioekin.

Entradas relacionadas: