Garraioen iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Nabigazioaren goren unea. a)1807an, lurrun-motorrez propultsaturiko itsasontzien lehen linea komertziala sortu zen. b)1830. eta 1880. urteen artean, burdinazko kroskoak jartzen hasi ziren lurrun-itsasontzietan. Propultsatzeko, helizeak erabiltzen hasi ziren. c)1870ean, hotz-ganberez hornituriko itsasontzi bat sortu zen./1869an Suezeko kanala ireki zen, Mediterraneo itsasoaren eta Itsas Gorriaren artean.

Trenbideen aroa1814an, Stephenson lurrun-lokomotora egin zuen. Ikatz-meategietan erabili zuten, zamak batetik bestera eramateko. 1825ean, zama-trenbideko lehen linea inauguratu zen Ingalaterran. 1830ean, bidaiarientzako lehen trenbidea estreinatu zuten, Liverpool eta Manchester artekoa./Trenbidea gero eta garraio bizkorragoa, seguruagoa eta merkeagoa izan zen. Trenbideak zeharkaturiko lurraldeetan, industrializazioa bizkortu egiten zen.

Garraioen iraultzaren ondorioakGarraio berriek –gero eta bizkorragoak, seguruagoak eta zama-ahalmen handiagokoak- oso eragin handia izan zuten ekonomian eta gizartean.a)Merkataritzak hazkunde handia izan zuen, bidaien iraupena eta garraio-kostuak murriztu zirelako. b)Munduko ekonomia espezializatu egin zen. Herrialde industrialak produktu manufakturatuen ekoizpenean espezializatu ziren. Koloniek, berriz, lehengaiak saltzen zizkieten herrialde industrialei. c)Eguneroko bizitza ere aldatu zuten: dieta hobetzeko, elikagai galkorrak garraia zitezkeelako; herrialde eta kontinente batzuetara emigratzea erraztu zuten.

Entradas relacionadas: