Hiztegia

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,01 KB

Bizi-itxaropena: Edozein tokiko herritarrek batez-beste biziko diren urteak dira. Erregimen demografiko modernoa duten herritarren, bizi-itxaropen altuaren ondorioz, biztanleriaren zahartzea gertatzen da.
Biztanleriaren zahartzea: Herritarren bataz-besteko adinaren igoera da. Demografia erregimen modernoa duten herrien ezaugarria da, heriotza-tasaren jeitsieraren ondorioz bizi itxaropena oso handia delako. Zahartzearen ondorioz jubilatuen proportzioa igoko da eta biztanleria aktiboa jeitsi.
Migrazio-saldoa: Inmigrazioa eta emigrazioaren arteko aldea da. positiboa izan daiteke (inmigrante gehiago) edo negatiboa (emigrante gehiago).Migrazio-saldoa kontuan hartuz biztanleriaren hazkunde erreala kalkulatzen da. Jaiotzak-heriotzak+migrazio saldoa.
Nekazaritza-exodoa: Landatik hirietara emigrazioa da. Industria iraultzaren ondorio zuzena izan zen, nekazaritzaren mekanizazioaren erruz eta hirietako industrian lanpostu berriak sortzean, herritar asko herri txikietatik hirietara abiatu baitzen.(XIX. mendearen azken herenean eta XX.mendearen 60ko hamarkadan nekazaritza-exodoa handia izan zen)
Biztanleria aktiboa: lan egiteko moduan dagoen herritarren ehunekoa da. Lanean daudenak eta lan bila dabiltzanak biztanleria aktiboa osatzen dute. Demografia eredu modernoa duten herrietan, biztanleriaren zahartzearen ondorioz, biztanleria aktiboa jeitsiko da.

Entradas relacionadas: