Industria Iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB

Erantzun beharreko galdera” INDUSTRIA IRAULTZA” terminoaren bidez zer adierazten den azaldu modu laburrean
Industria Iraultza Ingalaterran XVIII.mendearen erdialdean hasi ziren aldaketa demografikoak eta ekonomikoak definitzen dira. Erresuma batua munduko fabrika bihurtu zen XIX.mendearen lehen erdian, eta gainerako herrialdeak britainarren produktu industrialen kontsumitzaile edo lehengaien hornitzaile. Aldaketa horretatik industria-eta finantza-burgesia sortu zen, enpresen, bankuen eta konpainien jabea. Gizarte-klase berri bat ere sortu zen : industriako proletarioak.
Erresuma batuan izugarrizko demografía-iraultza gertatu zen , eta horren ezaugarriak jaiotza-tasa gora egin zuela eta heriotza-tasa txikitzen hasi zela aipa daitezke. Bien arrazoiak azalduko zenituzke?
Ingalaterrako biztanleria hirukoiztu egin zen mende eta erdian. Hazkunde demografikoa pizgarria izan daiteke garapen ekonomikorako. Britainia Handiko industrializazioak arrakasta izan zuen, biztanleria eta nekazaritza-baliabideak aldi berean hasi zirelako. Bi prozesuk ekarri zuten hazkunde demografikoa: jaiotza-tasa handitzeak eta heriotza-tasa txikitzeak: Jaiotza-tasak gora egin zuen jendea gazteago ezkontzen zelako eta dieta hobetu zelako;horren ondorioz; ugalkortasuna handitu egin zen. 1760.urtetik aurrera, heriotza-tasa txikitzen hasi zen, bi arrazoirengatik. Dieta hobetu zen, ekoizpena handitu zelako eta garraiobide berriek elikagaiak inportatzeko aukera ematen zutelako. Medikuntzan aurrerapen handiak izan zien eta higienea ere hobetu zen, azpiko arropa erabiltzen eta ura edangarri bihurtzen hasi zirelako. XIX.mendearen bigarren erdialdean, jaiotza-tasa txikitu egin zen, gizarte eta pentsamolde aldaketen ondorioz. Esate baterako, haurrei lan egitea debekatzean, seme-alabak zama ekonomiko bihurtu ziren; erlijio-sinesmenek eragin txikiagoa izatea ere garrantzitzua izan zen, jaiotzak bultzatatzen baitzituzten.Bestetik, lur-sail itxituren eraginak oso garrantzitzuak izan ziren nekazaritza arloan. Liburuan agertzen diren 3 horiek komentatu
Nekazaritza-iraultza izenekoa XVIII.mendearen hasieran hasi zen, itxituren legea onartzean; horren edukia XIX.mendean haunditu zuten, eta berritasun teknikoak sartu zituzten. Ingalaterran, lurren erdiak baino geihago behe-nobleziarenak ziren, haie errentan ematen zizkieten lurrik ez zuten nekazariei. Ingalaterran, nekazaritzako lurzoruaren zati handi bat lur-sail irekitan banatuta zegoen, sailetan bereizitako jabetza komunal handitan. Kolektiboki ustiatzen zituzten ongintzarako, eta egurra eta beste natura- gai batzuk lortzen zituzten. Parlamentuak onartutako itxitura legeek dehesa komunal zaharrak hesitutako lur-sail pribatu bihurtu zituzten. Horren ondorioz, Ingalaterrako landako paisaia izugarri aldatu zen, eraginak oso garrantzitzuak izan ziren: Ondasun komunalak desagertu egin zirenez, lurrik gabeko nekazariek hirietara Joan ziren lan bila. Ekoizpen-sistema errentagarriago bihurtu zen, nekazaritzan egin beharreko lanak mekanizatu egin baitzituzten. Itxiturak zirela-eta abereak ezin ziren zelaietan bazkatu, ganadua ukuiluetan sartu zuten eta merkatu egin zen ganadua haztea, horretarako, lurra agortzen ez zuten bazka landareak landatu zituzten. Nekazaritzaren garapenari esker, industria ere hazten hasi zen: landak janariak ematen zituen, industriarako lehengaiak eta fabriketan lan egiteko lan eskua. Nekazarien diru-sarrerak handitu egin zirenez, industria-produktuak erosteko ahalmena eskuratu zuten.Industria-iraultza erresuma batuan haztea ez zen kasualitatea izan, zenbait baldintzatzaile bildu zirelako hori sortzeko. Aipatu liburuan agertzen diren 3 horiek
Industria Iraultza Erresuma Batuan hastea ez zen kasualitatea izan, baziren herrialde horretako industria haztea eragin zuten zenbait baldintzatzaile: Testuinguru politiko eta instituzionalak mesede egin zion aldaketa handi horri, erresuma batuak monarkia parlamentarioa zuen. Herrialdea munduko lehen itsas eta merkataritza-potentzia zen, erresuma batua, . XVII.mendeaz geroztik, merkataritza askearen alde egin eta beste herrialde batzuetako merkataritza eta industria monopolioak baztertu zituzten, 1846.urtean nekazaritzaren liberalizazioa ere onartu zen, eta izugarrizko bultzada eman zion britainarren industriari. Britainia Handiko Industria Iraultza ez zen planifikatutako aldaketa bat izan, berezkoa baizik. Ekimen pribatuak zeregin nabarmena izan zuen, erabateko askatasun ekonomikoko testuingurian.
Ondoko hitzei definizioa eman : KOKE izeneko ikatza, PUDELAKETA, IJEZKETA (laminadoa)
KOKE:
Zenbait harrikatz mota kiskaliz lortzen den erregai solidoa.
PUDELAKETA: Burdinurtua burdina gozo ( garbiagoa ) bihurtzea, karbonoaren zati bat ezabatuz.
IJEZKETA: Burdinazko xaflak fabrikatzea; transformatzeko erosoagoak dira totxoak baino.
Trena asmakizunak, pertsonak zein salgaiak garraiatzeko erabiltzen hasi zenetik , izugarrizko ondorio ugari izan zituen. Dakizkuzunak aipatu eta azaldu labur.
Trena izan zen iraultza handia, George Stephenson ingeniariak pertsonak eta salgaiak garraiotzeko lehenengo lurrun-makina egin zuen. Behin betiko jauzia Liverpool-Manchester línea izan zen. Asmakizun horrek ondorio ugari izan zituen: Metalurgia-industriari mesede egin zion, haren ekoizpena asko handitu zen trenak eta trenbideak egiteko. Aurrerapen handia izan zen ingeniaritza zibilean, trenbideen ibilbideak egin behar izan baitzituzten. Ibilbide horiek baldintza jakin batzuk bete behar zituzten. Material astunen garraioa erraztu zuen, treb-makina bakar bat zama handia garraiatzeko gai baitzen. Bidaien iraupena izugarri txikitu zen. Lehengaien eta produktueb prezioa asko merkatu zen. Kapital-sozietate handien sorrera bultzatu zuen. Lehen, bizilekutik mugitzen ez ziren persona asko bidaiatzen hastea sustatu zuen.

Entradas relacionadas: