1812ko Konstituzioa: Analisia eta Garrantzia Historikoa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,3 KB
1812ko Konstituzioa: Aurkezpena
Testu hau testu juridiko bat da, 1812ko Konstituzioa hain zuzen ere. Cadizen bildu ziren diputatuek sortu zuten, eta Espainia monarkia parlamentario eta liberala bihurtu nahi zuten honen bidez. Espainia guztiei eta erregeari zuzendutako testua da eta bertan azaltzen diren lege eta arau guztiak bete behar dituzte.
Momento zailean aldarrikatu zen testu hau, Espainiak Napoleoren inbasioa, Independentzia Gerra, erregearen irteera eta aginte hutsunea jasaten zituen bitartean hain zuzen. Aginte hutsunea betetzeko, Gorteak deitu zituzten, eta hauek konstituzioa sortu zuten errege absentearen izenean. Independentzia Gerra amaitu eta Fernando VII.a itzuli zen arte iraun zuen, 1814.
Analisi Nagusiak
Konstituzio honek, lege eta araudi zabala du eta garrantzitsuenak hauek dira:
3. Artikulua: Subiranotasun Nazionala
"Subiranotasun nazionalean datza". Liberalismoaren printzipiorik garrantzitsuena da eta herriari ematen dio boterea. Bere agintariak herriak aukeratzen ditu eta bide batez absolutismoaren eta errege absolutuaren bukaera ekarriko du. Boterea herriak du.
4. Artikulua: Gizabanakoen Askatasuna eta Eskubideak
"Gizabanako guztien askatasun zibila eta eskubide legitimoak". Artikulu honek gizabanako ororen eskubide eta askatasunak defendatzen ditu eta aurreko egoerarekin alderatuz aurrera pauso handia da. Etxearen bortxaezintasuna, prentsa askatasuna etab. aldarrikatzen ziren.
12. Artikulua: Erlijio Katolikoa
"Espainiako nazioaren erlijio katoliko apostoliko erromatarra da eta beti izango da". Erlijio katolikoa izango da eta ez da besterik onartuko. Artikulu hau ez da liberalismoaren ezaugarri eta erlijio askatasuna ez du onartzen. Elizak duen boterea adierazten du honek.
14. Artikulua: Monarkia Moderatua
"Espainiako gobernua monarkia moderatua eta hereditarioa da". Monarkia ezartzen da sistema politiko bezala, baina erregeari boterea murrizten diote eta errege konstituzional bihurtzen dute.
15. Artikulua: Gorteen Boterea
“Legeak egiteko ahalmena Gorteek dute, erregearekin batera". Herritarren ordezkari batzuek gobernuan parte hartuko dute, erregearekin batera. Honekin garbi ikusten da banaketa hau teorikoki gauzatzen dela, erregeari botere handia ematen baitio. Konstituzio moderatua da.