Mendizabalen desamortizazioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,47 KB

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)Aurrean dugun testu hau, Testu juridikoa da eta honen barruan dekretu bat (gobernu progresistek egindako Errege Dekretua). Lege hau lehen mailako informazio iturria da, zeren eta, garai hartan idatz izen. Lege edo dekretu honen egilea indibiduala dela argi eta garbi ondoriozta dezakegu, Juan Alvarez Mendizabal liberal progresisten alderdikoa zen ogasun ministroa hain zuzen ere. Idatzi zen unean, testu pribatu bat zen, testuan dioen bezala Maria Kristinari, garai hartako erreginordeari zuzendua baitzegoen, honek dekretua baieztatu zezan, baina berehala aldatu zen testu pribatu izatetik testu publiko izatera, hain zuzen ere Gazeta aldizkarian argitaratu zen herritarrak jakinaren gainean jartzearren.Egilearekin bueltatuz, Mendizabal, Maria Kristinak deitu zionean Ingalaterran aurkitzen genuen bertan negozio gizon bat izanik, eta horrek asko eragin zion bere erabakien edo ikuspegien inguruan, batik bat, bertako liberalismo ekonomikoeni deia ezagutu zuelako (Adam Smith) eta beraz erreginaordearen esanetan Espainiara bueltatuz enean arazoei aurre egiteko liberalismo ekonomiko hori praktikan jarri nahi izan zuen. Bera ogasun ministro izateaz gain lehen ministro izan zen gobernu liberalean (1835-37) eta seguru aski hartutako neurrien artean nagusiena testuan aipatzen den izan zen: Mendizabalen desamortizazioa.
Dekretu honekin lortu nahi zena zera zen,Espainiak zeukan ogasun zorra murriztea eta horren ondorioz klase berri bat sortzea liberalismoaren alde, eta garai hartan baita Isabelen alde.Garai hartan, 1835etik 1837. urtean, gogora dezagun, Isabel II.aren ama dela agintean dagoena, hau da Maria Kristina, gobernu progresista dela agintean dagoena eta lehen gerra Karlistaden garaia denez, diru beharra dute matxinada horri aurre egiteko . Eta estatu liberalen oinarriak ezartzeko lehen pausoak ematen ari direla ere badakigu.Testuko ideia nagusiak:• Eliz ogasunaren desamortizazioa egiteko proiektua izan zen.(Hau da ideia guztietatik garrantzi gehien duena)1. Zor publikoa murrizteko dirua ateratzea2. Elizaren lurrak (esku hilak) desamortizatu ondoren merkatuan sartzea (saldu eta erosi ahal izateko).• Mendizabalek espero zuen merkatuan sartzen badira, norbaitek erosiko zuela, jabego probatua izango zenez produkzioa handitu (bakoitzaren lurra denez ilusio handiagoz egiten duelako lan) .• Helburu politiko bat lurrak enkante publikoan saldu eta erosleak, hala nola, burgesak, nobleak, jabe bihurtuz beraien egoera hobetu egingo litzateke, beraz liberalismoaren aldekoak izango ziren eta horrela Isabel II. Aren alde egingo lukete.• Jabe familiak zoriontsuago izango dira, horrela lan gehiago egingo dute eta hori nazioarentzat ere ona litzateke.Hasiera batean moderatuak bazeuden ere, 1835ean, gizarteko ezinegona aprobetxatuz, progresistek neurri erradikalagoak eskatzeko altxamenduak egin zituzten. Ondorioz, urte horretan bertan, Maria Kristinak Juan Alvarez Mendizabal liberal progresista gobernu buru izendatu zuen, garai hartan erregeak edo erreginordeak, kasu honetan bezala, izendatzen baitzuen gobernu burua.Gauzak ez zuten bere horretan askorik iraun. Liberal moderatuek presioa egiten jarraitu baitzuten. Hau horrela izanik, Mendizabalek dimititu egin behar izan zuen 1836an eta Javier Isturiz liberal moderatuak hartu zuen bere lekua. Ondorioz, liberal progresistak konspirazio bidea hartu zuten eta 1836ko uztailean altxamenduak hasi zituzten. La Granjako altxamendua izan zen garrantzitsuena, “La Granjako Sargentuen Altxamendua” deiturikoa. Maria Kristinak, beraz, berriro ere gobernu burua aldatu behar izan zuen, oraingo honetan kargua Calatrava liberal progresistak hartu zuelarik. Erreginordeak, 1812ko konstituzioa, oso progresista, berriz ere indarrean jarri zuen. Garai honetan, Mendizabal ogasunaren ministro zela, 2 lege lan egon ziren. Bata, Mendizabalen desamortizazioa, aztergai dugun hauxe eta bestea 1837ko konstituzioa.Garai haietan, XIX. mendearen lehen erdian hain zuzen Mendizabalekin hasi zen benetako iraultza liberala. Honek lege iraultzaileak jarri zituen: Jaunen erregimena, maiorazkoa eta hamarrena desagerrarazi zituzten, 1823ko udalen legea jarri zuten berriro ere indarrean, inprimatzeko askatasuna lortu zuten eta liberalismoa defendatuko zuen Milizia Nazionala ezarri zuten. Bestalde, lege hauekin ordena erlijiosoa deuseztatu eta haien ondasunak publikoki salmentan jarri zituzten, ondasunak edo jabetzak nazionalizatu egin ziren, hau da, estatura pasa ziren eta ondoren enkante publikoan saldu. Jabetza horien bidez, Mendizabalek ogasunaren diru sarrerak handitu eta zorrak gutxitu zituen. Gainera, desamortizazioak nobleak eta burges aberatsak liberalismoaren alde jarri zituen, lurrak erosiz bere patrimonioa hazi zezaketelako. Nekazariak berriz, liberalismoaren kontra jarri ziren, lurrak garestiegiak zitzaizkielako.Lege lan honekin batera, 1837an konstituzio progresista aldarrikatu zuten, zainak moderatuen aldeko puntu batzuk ere bazituen, progresisten aurka altxatzea ekiditeko egin zituztenak. Hala ere, bertan islatu zituzten progresistek beren printzipioak: subiranotasun nazionala, botere banaketa, norberaren eskubideak, adierazpen askatasuna... Moderatuen aldeko puntuetan berriz, gorteak deitu eta desegiteko eta ministroak izendatu eta kargutik kentzeko eskubidea erregeak izango zituela zioen. Konstituzio honen arabera, gorteak bi ganbaratan banatuak geratu ziren: diputatuen kongresua alde batetik, sufragio zentsitarioaren bitartez aukeratutako ordezkariek osatuko zutena eta bestalde, senatua, erregeak aukeratutako senatariek osatuko zutena. Konstituzio honekin, foru instituzioak (diputazioak, kongresuak...) deuseztatu arren, udalak aukeratzeko foru arauak mantendu ziren.Mendizabalen desamortizazio hau, XIX. mendean egin zirenen artean indar edo garrantzi handiena izan zuena izan zen. Lehenagoa Godoyk egin zuen, 1798tik 1808rako bitarte horretan, eta honen bidez herri eta eliz ondasunak askatzen hasi ziren. Hirugarrena berriz, Pascual Madotzek jarri zuen abian 1855ean, herri jabetza eta erabilerako ondasunak nazionalizatu zituelarik. Desamortizazio hauek guztiek helburu jakin batzuk zituzten. Alde batetik, lurrak askatu eta esku pribatuetan jartzea, nekazariek errendimendu handiagoa atera zezaten. Bestalde, estatuko ogasunarentzat irabazi iturri gisa erabili nahi zuten. Eta azkenik, landako jabeak ugaltzea eta iraultza liberalaren euskarri izango zen gizarte oinarri bat sortzea zen. Lehenengo bi helburuak nahiko ondo bete ziren, baina, hirugarrena sekulako porrota izan zen.Ogasunean porrot egiten du (karlistadak luzatu egin ziren eta porrot egin zuten progresistek), beraz kasu honetan ikusi dezakegu ez zuela aurrerapausorik ekarri, baina bai beste kasu batzuetan, esate baterako, liberalismoaren lehenengo urratsak eman zirelako eta testu hau ezinbestekoa izan da ezagutzeko Mendizabalekin hasi zela benetako iraultza liberala, bera izan baitzen, jabetza egiturari dagokionez, historian inoiz hartu den neurri garrantzitsuena eman zen: elizaren ondasunen desamortizazioa.


Entradas relacionadas: