Indarra eta abiadura: gaitasun fisikoen motak eta entrenamendua
Resumen
Dokumentuak indarraren eta abiaduraren kontzeptuak azaltzen ditu, eta haien motak bereizten ditu: indar maximoa, indar leherkorra eta erresistentzia indarra; erreakzio, keinu eta translazio abiadura. Gainera, abiadura mugatzen duten faktore fisiologikoak eta fisikoak eta abiadura garatzeko entrenamendu sistemak aztertzen ditu.
Puntos clave
- Indarra pisu bat edo erresistentzia bat gainditzeko edo horri aurre egiteko gaitasuna da.
- Indar maximoa ia pertsonak egin dezakeen gehienekoa da, adibidez halterofilian.
- Indar leherkorra ahalik eta indar handiena oso denbora laburrean egitea da, adibidez jauzian.
- Abiadura mugimendu edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egiteko gaitasuna da.
- Erreakzio abiadura estimulu baten aurrean erreakzionatzeko gaitasuna da; keinu abiadura keinu zehatz bat egitea; translazio abiadura ahalik eta abiadurarik handienean desplazatzea.
- Gihar zuntz gorriak uzkurdura motelekoak dira eta zuriak uzkurdura azkarrekoak; haien ehunekoak abiadura genetikoki baldintzatzen du.
Indarra
Pisu bat edo erresistentzia bat gainditu edo horri aurre egitea ahalbidetzen digun gaitasunari indarra deritzogu.
Indar motak
Indar Maximoa
- Gainditu beharreko erresistentzia edo pisua oso handia da, ia pertsonak egin dezakeen maximora iristen da.
- Adibidez: harri-jasotzaile bat edo halterofilia egiten duen kirolari bat.
Indar Leherkorra
- Ahalik eta indar gehien, oso denbora laburrean egiteari deitzen zaio. Mugimenduak oso azkarrak izaten dira.
- Adibidez: jauzi bat edo jaurtiketa bat egiten dugunean.
Erresistentzia Indarra
- Giharra askotan uzkurtzeko gaitasunari deritzo.
- Adibidez: arraunlari batek edo eskalatzaile batek egiten duen indarra izan daiteke.
Abiadura
Abiadura mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea ahalbidetzen digun gaitasuna da. Abiadura mota desberdinak bereiz ditzakegu:
Abiadura motak
Erreakzio Abiadura
- Estimulu zehatz baten aurrean erreakzionatzeko gaitasunari deitzen zaio.
- Adibidez: 100 metroko lasterketa bateko irteera edo atezainaren keinua penalti bat gelditzerakoan.
Keinu Abiadura
- Keinu edo mugimendu zehatz bat egiteari deitzen zaio (pilota jaurtiketa bat, etab.).
- Adibidez: teniseko sake bat edo golfean makilarekin pilota kolpatzean.
Translazio Abiadura
- Ahalik eta abiadura handienean desplazatzeari deitzen zaio. Oinez, korrika, igerian edo bizikleta baten gainean izan daiteke.
- Adibidez: 100 metroko lasterketa bat edo igeriketan 50 metrokoa.
Abiadura mugatzen duten faktoreak
Faktore Fisiologikoak
Gihar zuntzen estrukturek abiadura mugatzen dute. Hau genetikoki emana dator. Giharrek bi eratako zuntzak izan ditzakete: zuntz gorriak (uzkurdura motelekoak) eta zuntz zuriak (uzkurdura azkarrekoak). Horien portzentajearen arabera, uzkurdura abiadura eta, beraz, abiadura gaitasunak desberdinak izango dira pertsonen artean.
Beste mugatzaile batzuk ere hauek izango dira: gihar masa, zuntzen luzera, etab.
Faktore Fisikoak
Kanpoko faktoreak izanik, entrenamenduarekin hobetu eta garatu daitezke:
- Pausokadaren luzera, bultzatzeko indarrean datzana.
- Egiten den euskarri kopurua.
- Gizakiak abiadura maximoan irauteko duen gaitasuna.
- Koordinazioa: Giharren erabilera zehatza mugimendu horietan (mugimendu ekonomikoak).
Abiadura garatzeko entrenamendu sistemak
Erreakzio Ariketak
- Estimulu finkoen aurrean: Posizio desberdinetatik eta estimulu desberdinei erantzunez irteerak egitea litzateke. Estimuluak entzumenaren, ikusmenaren edo ukimenaren bidez eman daitezke.
- Estimulu aldakorren aurrean: Estimulu desberdinen artean egokia aukeratu eta horren arabera dagokion erantzuna aukeratzean datza. Adibidez: futbolari batek aurkariaren ekintzaren aurrean erantzun egoki bat bilatzea.
Lasterketa Motzak
- Tarte laburrak (30 metrotik 100 metrora) ahalik eta abiadura handienean egitean datza. Ariketa batetik bestera errekuperazio edo atseden osoa eman behar da.
Lasterketa Teknika
- Kirolariaren lasterketa teknika hobetzeko ariketak dira. Asmoa maiztasuna eta anplitudea hobetzea litzateke. Erabiliko ditugun ariketak adibidez: skipping eta salto anitzak, hesiekin egindako ariketak, bankuak eta uztaiak erabiliz, eta abar.
Superabiadura
- Norberaren gaitasunaren araberakoa baino abiadura handiagoak hartzean datza. Hau aldapak jaitsiaz, goma elastikoen laguntzaz edo motor batek bultzatuta lor daiteke.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da indar leherkorra?
Ahalik eta indar gehien oso denbora laburrean egitea da. Mugimenduak oso azkarrak izaten dira, adibidez jauzi bat edo jaurtiketa bat egitean.
Zein dira abiadura mota nagusiak?
Dokumentuak hiru mota bereizten ditu: erreakzio abiadura, keinu abiadura eta translazio abiadura. Bakoitza gaitasun desberdina da.
Zer faktorek mugatzen dute abiadura?
Faktore fisiologikoek, hala nola gihar zuntzen estrukturak, gihar masa eta zuntzen luzera, eta faktore fisikoek, hala nola pausokadaren luzera, euskarri kopurua eta koordinazioa.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.