Erresistentzia, malgutasuna eta indarra: gorputzaren hobekuntza
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,58 KB
Erresistentzia motak
Erresistentzia anaerobikoa
- Lan gogor bat egiten dugunean, lanaren intentsitateagatik giharretara ez da oxigeno nahikorik iristen, eta horren eraginez azido laktikoa sortzen da.
- Lan mota hau ezin da denbora luzez mantendu, nekea berehala sortzen duelako.
- Lan honen adibide bat atletismoko 400 metroko lasterketa bat edo igeriketako 200 metroko bat izan daiteke.
- Taupadak minutuko 160 baino gehiago izango dira.
Erresistentzia aerobikoa
- Intentsitate txikiko edo ertaineko lan bat denbora luzez mantentzea da.
- Kasu honetan, giharrei behar duten oxigenoa iristen zaie, eta denbora luzez mantendu daiteke.
- Energi iturri gisa gluzidoak eta lipidoak erabili ditzake.
- Adibide gisa txirrindulari lasterketa bat, maratoi bat edo mendi txango bat izan daitezke.
- Taupadak minutuko 120-160 artekoak badira, oreka egoeran iraungo du.
Erresistentzia lanaren ondorioak
- Bihotz-arnasketa sistema hobetuko da.
- Bihotzaren bolumena handituko da. Beraz, bihotzak odol gehiago jaso ahal izango du.
- Miokardioa indartu eta sendotu egingo da. Beraz, bihotzak odol gehiago bultzatu ahal izango du sistole bakoitzean.
- Bihotzaren maiztasuna motelduko da.
- Globulo gorriak eta hemoglobina ugalduko dira. Beraz, odolak oxigeno eta elikagai gehiago garraiatu ahal izango ditu. Bestalde, odolak hondakinak hartu, baita kanporatu ere, ahal izango ditu.
- Gorputzaren pisua murriztuko da, gantza gutxitu baita.
Erreflexu miotaktikoa
Luzaketak lantzean, normalean guk eginiko mugimenduez baliatzen gara. Gure burmuinak lesioa sortzeko arriskua aurreikusten duenean, mugimendu hori geldiarazten du. Horri deritzo erreflexu miotatikoa. Malgutasuna garatzeko entrenamendu sistema guztiek erreflexu horri engainatzea dute helburu. Horretarako, mugimendu zabalak eta motelak egin behar dira, burmuinak lesio arrisku hori ez sentitzeko eta mugimendua bere zabaltasun osoan egin dezagun baimentzeko, luzaketa maximora iritsi ahal izateko. Errebote sistema erreflexu hau behin eta berriro ari da aktibatzen, eta horregatik ez da hain gomendagarria.
Luzaketak eta malgutasuna
Ariketa berdina izan arren, adibidez, kuadrizepsaren luzaketa, bi era ezberdinetan landu dezakegu, helburu ezberdinarekin.
- Berotzean, klase edo kirol ostean egitean, gure helburua giharra berezkoa duen luzerara itzultzea da, kirola egiten dugunean uzkurtuta gelditzen baita. Kasu honetan, luzaketa (estiramiento) deritzogu, eta 5-8 segundo artekoa izango da, mina sortu gabe.
- Ariketa berdina egunero egiten badugu eta gogorrago lantzen badugu, giharraren malgutasuna hobetuko dugu, hau da, berezkoa duen luzera baino handiagoa lortuko dugu. Kasu honetan, eta metodoak kontuan hartuta, gutxienez 30 segundo iraun behar du, eta mina sentituko dugu (neurri batean). Malgutasuna hobetzeko luzaketak izango dira hauek (malgutasunaren lanketa espezifikoa).
Indar motak
Indar maximoa
- Gainditu beharreko erresistentzia edo pisua oso handia da, ia pertsona egin dezakeenaren maximora iristen da.
- Adibide moduan, harri-jasotzaile bat edo halterofilia egiten duen kirolari bat aipa daitezke.
Indar lehergarria
- Ahalik eta indar gehiena oso denbora laburrean egiteari deitzen zaio. Mugimenduak oso azkarrak izaten dira.
- Adibidez, jauzi bat edo jaurtiketa bat egiten dugunean.
Erresistentzia indarra
- Giharra askotan uzkurtzeko gaitasunari deritzo.