Konceptos de geografia

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Mendigune zaharrak: aro tertziarioan sortutako mendiak, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alp.orog. presioak direla eta. Beraz, materialak paleozoikoak dira. G.e. itxura biribil eta tontor lauak. Tolestura-mendikateak: aro tertziarioko alp. orog. sortutako goraguneak, itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak(kareharriak) tolestean. G.e. aldapa handiak eta forma malkartsuak. Bi mota: bitarteko mendikateak ( zokaloen ertzean) eta alpetar mend. (itsas fosa luze eta sakonetan). Arro sedimentarioa: aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak, sedimentuz beterikoak(buztina, kareharria). G.e erliebe horizontalak. Bi mota:-zokalo batek bloke bat alpetar orogenesiaren presioen eraginez hondoratzean.-Sakonune alpetarrak: 1.mendikateak altxatzean sortutako deskonpresioaren eraginez.2.sakonera gutxiko itsas fosetatik. Erl. karstikoa: aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatzen dute. Kareharria harri gogorra da urarekin erraz disolbatzen dena. Forma tipikoak: lapiazak, zintzurrak, poljeak, dolinak, kobazuloak eta leizeak. Orogenesia: mendiak eratzeko prozesua. Aipagarrienak aro primarioko orogenesi hertziniarra eta aro tertziarioko alpetar orogenesia. Tolestura: estratu geologikoak ondulazio itxuran deformatzea presio tektonikoen eraginez. beharrezko malgutasuna duten harri sedimentarioetan gertatzen da. Antiklinala: tolestura sinplearen alde ganbila da. Sinklinala: tolestura sinplearen alde ahurra. Tolestura-sistema batean bi antiklinalen artean. Faila: lurrazala apurtzea eta sortutako blokeak banantzea. Bi mota:-Faila arrunta:bertikala bada(bat altxatu bestea hondoratu)-Urratze faila: modu horizontalean. Granitoa: harri magmatiko plutonikoa. Kolore argia, grisaxka, eta kuartzozko, feldespatozko eta mikazko pikor lodiek osatzen dute. Erl. granitikoaren oinarria. Kareharria: harri sedimentarioa(lurretik kanpo sortu aurretik zeuden harrien zatietatik edo organismoetatik). Higadura-azalera: higaduraren eraginez sortzen den hedadura laua.

Entradas relacionadas: