Ortega

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Ortegaren garaia. Ortega Madrilen jaio zen 1883an eta hil 1955an, kazetarigintza eta politikarekin lotura zuen familian. Oporrak Zumaian eta Azpeitian. Idazlanak; “Espainia ornogabea”, talde zuzendaria falta. “Masen matxinada” masa-gizakia kaskarkerian gustora dagoena, nortasunik gabea. “Ideiak eta sineskeriak” hemen irakurri eta iruzkinduko duguna. Espainian desegonkortasuna nagusi zen. Errestaurazioa, P. Riveraren diktadura, II. Errepublika, gerra zibila. Kuba, Filipinas koloniak galdu ziren, eta nekazaritzan, ekonomian, politikan krisia zegoen eta “98ko krisia” deitua. Neokantismoaren zale izan zen hasieran. Diltheyren historizismoa jaso. Iturri desberdinetatik edan zuen eta errealismoaren eta idealismoaren arteko sintesia burutu zuen. “98ko belaunaldia” intelektualen ezkortasunarekin bat zetorren Ortega, eragin handia espainiar kulturan. Ortegaren pentsamendua. Filosofia zeregina gizakiak sineskerekiko bere uste ona galdu zuenean sortu zen. Zalantzetan amildurik, arrazoimenari tutsi eta berarekin fidatu behar izan zuen dudetatik askatzeko. Ideiak- artean beste bereizketarik egin gabe- gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko erabiltzen dituen koordenatuak dira. Ideiez horniturik, gizakiak aurkezten zaizkion eta ohartzen den beharrizan guztiak ebazteari ekingo dio. Baina ideia nozioak, anitz esanahi duenez Ortega nolabaiteko arazketa terminologikoa egiteko beharrean aurkitzen da, ondorioz ideia mota bi bereizten ditu: Sineskera-ideiak edo sinesteak eta burutazioak nahiz burutapen-ideiak edo ideiak. Sinesteak gure ondean berez aurkitzen ditugun usteak dira, inguruko errealitatearen nahitaezko osatzaile bezala agertzen zaizkigunak, geure burua munduan kokatzeko modua automatikoko adierazten digutenak. Eta erabat onartuta ditugunez haien alde egiteko beharrik ere ez dugu ikusten. Haien <baitan> bizi gara: elikatzen gaituzten sineskerez ere ez gara konturatzen. Esan genezake sineskerek gauzkatela gu; ideiak, aldiz, guk daizkagu. Arnasten dugun airea bezalakoak dira sineskerak, hortaz. (Beraien bidez dakigu, Eguzkiak bihar ere emango digula argia, edo etxeko atetik kanpo hantxe dagüela kalea). Sineskerak jaso egin ditugu, gu iritsi baino arinago ere bertan baitzeuden. Horrexegatik dira komunak gizatelde bat osatzen duten guztientzat. Giza bizitza sineskera jakin batzuek osatzen dute. Baina, gizabanakoa bere sinesteez gain, beste desberdin batzuk ere, aurkakoak baina berarenak bezain sinesgarriak, badaudela ohartzen denean, Orduña galtzen die eraspena betiko sineskerei, Orduña ahitzen zaio arbasoenganoko fedea. Hara Nola murgiltzen den zalantzetan. Sineskera batek huts egin dioenez, ez da gehiago ezein sineskerarekin fidatuko. Ideiak (zentzu

Entradas relacionadas: