Zer ziren foruak?

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,21 KB

1.- Zer ziren Foruak? Foruak ziren eremu geografiko zehatz batean izandako antzinako ohiturak,
usadioak eta erregeek emandako salbuespenak eta pribilegioak lege bihurtuta.
Araban forua sortu zen Ermandadearen koaderno berriaren bidez (1463an) Landa
eta hirien arteko borrokan bakea eramateko, eta, aldi berean, bando-kideen indarkeriaz
babesteko sortua.
Bizkaian 1452an sortutako Foru Zaharra da foruen oinarria; Araban bezala, landa eta
hiriguneen arteko tirabirei amaiera emateko eta bandoen arteko guden aurrean babesa
emateko; aldaketa sozio-ekonomiko zirela medio, 1526an berridatzi zituzten foruak eta
sortu zen Foru Berria.
Gipuzkoan, Araban bezala Ermandade bat sortu zen XV. Mendean bakea eusteko
betebeharrarekin, baina 1457an Ermandadearen koaderno Zaharra araututa eta
zuzenduta 1463an Ermandadearen koaderno Berrian

2.- Non egon ziren foruak? Gaur egungo Espainia estatua dena, bananduta zegoen erresuma eta lurralde
anitzetan. Lurralde horiek batzen joan ziren eta bi koroak eratu ziren: Aragoiko koroa
(Aragoi, Katalunia, Balentzia, Maiorka…) , eta beste alde batetik Gaztelako koroa
(Galizia, Asturias, bi Gaztelak, Extremadura, Andaluzia, Murtzia eta Erdi Aroan
lotutakoak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa). Aragoiko koroako lurralde guztiek
Foruak zeuzkaten, baina Gaztelako koroan bakarrik Euskal Lurraldeek zeuzkaten.
Errege-erregina Katolikoekin bi koroak batu ziren dinastikoki eta errege berbera
bazuten ere, koroa bakoitzak bazeuzkan bere erakundeak, legeak, monetak, hizkuntzak,
neurriak eta abar.
1700. urtean erregea (Karlos II.a) herederorik gabe zendu zen eta bi erregegaien
artean gerra bat izan zen (Ondoretzako gerra). Gaztelak, eta Euskal Lurraldeek,
Feliperi eman zioten laguntza eta Aragoik, berriz, haren etsaiari. Felipek (Felipe V.ak,
lehenengo Borbondarrak) irabazi zuen, eta zigorra gisa, bere kontra borrokatzearen
aitzakia, foru guztiak (Euskal Herrikoak izan ezik) deuseztatu zituen gerra eta gero
(Planta Berriko dekretuak). Horregatik 1720tik aurrera Espainia estatuan gelditzen
ziren foru bakarrak euskal foruak izan ziren.

3.- Ezaugarriak: - Aniztasuna: Euskal Foruak guztiz ezberdinak ziren. Alde batetik, foruen
eremu geografikoa ez ziren gaur eguneko probintzien mugak, eta Nafarroako,
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foruek ezaugarri ezberdinak zeuzkaten; beste
alde batetik hiribilduek (Bilbok, Portugaletek…) eta hiriek (Urduñak) berezko
egoera zeuzkaten.
- Ekonomikoak: Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aduanak ez zeuden
kostaldean. Horrela Europatik ekarritako edo Europara bidalitako merkantziek
ez zuten muga-zergarik ordaindu behar izaten..
Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek ez zuten zerga zuzenik
ordaindu behar.

- Militarrak Euskal biztanleek ez zuten soldaduskara joan behar izaten eta
gerra egonez gero, bakarrik borrokatu behar izaten zuten haren lurraldeetan
(Zuhaitz malatsua/ Árbol Malatoraino). Kanpotik ateratzen baziren soldataren
truke izaten zen.
- Sozialak Bizkaian eta Gipuzkoan hiritar guztiak ziren aitonen semeak
(kaparetasun unibertsala) eta horrek esan nahi zuen Bizkaia eta Gipuzkoatik
kanpo egonez gero Nobleziak erreserbatutako zeuzkaten lanbideak eskura
zeuzkatela.
- Politikoak (Bizkaian eta Gipuzkoan soilik) Erregeak ezin du ezarri foruen
kontrako legerik “Foru-baimena (“pase foral”)

4.- Erakundeak: Bizkaian elizateek, Gipuzkoan hiribilduek eta Araban Ermandadeek
aukeratutako ordezkariak Batzar Nagusietan biltzen ziren. Nafarroan, berriz, erresuma
izanez gero Gorte Orokorrak zuten erakunde nagusi:
Diputazio nagusiak edo Ahaldun Nagusia: Batzarrik ez zegoen aldietan
arauak eta funtzio administratibo eta instituzionalak betetzen zituzten. Araban bakarra
zegoen, baina Bizkaian bi ahaldun Nagusi zeuden eta Gipuzkoan, berriz, ugari ziren.
Horiek baziren erakunde nagusiak, egon bazeuden beste erakunde eta kargu
pertsona bakarrekoak lurraldeak gobernatzen zituzten, hots, koadrilak (Araban), alkate
nagusi (Gipuzkoan), prokuradoreak, sindikoak, erregidoreak, eta erregeak
bidalitako beste kargu inportante bat korrejidorea: errege eta erakunde foralen arteko
bitartekoarena egiten zuen.

5 Iraunpena:Euskal Foruak indarrean egon ziren bere osotasunean I. Gerra Karlista arte
(1833-1839), baina gerra bukatu eta gero murriztu zituzten foruak (barneko aduanak eta
Foru-baimena kendu zituzten) eta Nafarroak utzi zion erresuma izateari probintzia
arrunt bihurtuta .
Baina III. Gerra Karlistan (1872-1876) Foruak desagertu ziren osorik, euskal
lurraldeek laguntza eman ziotelako erregegai karlistari. Hala eta guztiz ere, bi urte
beranduago (1878) aldarrikatu zituzten Kontzertu Ekonomikoak fiskal autonomia eta
zuzenbide zibila berezia aldarrikatzen zutenak.

Entradas relacionadas: