1812ko Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,02 KB

bakarra eta ofiziala.-Jabetza: Talde pribilejiatuen jabetza aitortu zen. ONDORENA:Independentzia Gerra amaitu eta Fernando VII.a itzuli zen boterera. Fernando VII.aren itzulerarekin batea,absolutismoa berriro ere ezarriEspainian eta Konstituzioa indargabetu. Honela Seiurteko absolutistari (1814-1820) eman hasiera.Kolpe ahalegin handiak izan erregearen eta absolutismoaren kontra,eta azkenean,Riego izan hori lortu zuena 1820an eta 1812ko Konstituzioa onartu.Honela Hirurteko konstituzionalari (1820-1823) eman hasiera.Hau ez zen denbora askorako izan.Fernando VII.ak Aliantza Santuari eskatu zion laguntza ta ondorioz,berriro,Konstituzioa indargabetzea lortu,Hamarkada absolutismoari(1823-1833)hasiera emanez.Absolutismoa Fernando VII.a hiltzean (1833) desagertu ta gerra baten ostean,liberalismoaezarri berriro Espainian.1837Aurkezpena: Aurrean dugun testu hau testu juridiko bat da,1837ko konstituzioa hain zuzen ere.Konstituzio hau gorteetako diputatuek egin zuten.Testu honen bidez,Espainiako politika aldatu nahi zen,monarkia absolutista kendu eta monarkia parlamentarioa eta liberala ezarriz.Testua herritar guztiei eta Erregeari zuzenduta zegoen.-Fernando VII.a hil zenean alabari utzi zion erregetza,Isabeli, baina hau adin txikikoa zenez Mª Kristina Fernando VII.aren emaztea jarri zen erregeorde.Absolutistek ez zuten erabaki hau onartu,haiek errege bezala Karlos Mª Isidro jartzea nahi baitzuten, ondorioz gerra piztu zen,Lehenengo Gerra Karlista. Mª Kristina babesik gabe geratu zenez liberalak erakarri nahi izan zituen Errege Estatutu eginaz, baina liberalentzat errege estatutu hori ez zen nahikoa izan, beraien iritziz hau ez zen konpletua eta horregatik La Granjan altxatu egin ziren,hau da, matxinada egin zuten. Ondorioz, Gorteek konstituzioa aldarrikatu zuten. Nahiz eta garai honetan aurrerakoiak agintean egon eta teorikoki konstituzio honek aurrerakoia izan behar zuen, moderatua dela esan genezake, moderatuekin adostutako konstituzioa izan zelako eta momentu kritiko batean egina.Analisia: : Mª Kristinak aldarrikatu sinatu zuen gorteak egindako konstituzio hau bere alaba Isabelen ordez. Aurrerakoiak agintean zeuden eta 1812ko konstituzioa berrikusi eta moldatzea onartu zuten. Subiranotasun nazionalaren printzipioa hitzaurrean soilik aipatzen da, eta honi buruz ez dago artikulurik, izan ere kontzentzu batera iritsi nahi zuten.2. art: Testuak dio “ Espainol guztiek beren ideiak inprimatu eta argitaratu ahal izango dituzte. Inprimatze delituak halakotzat jotzea epaimahaiei bakarrik dagokie.” Beraz, juratua egongo da inprimatze delituetarako. Horrela, edozein agintarik ezingo du esan legearen aurkako delitua den ala ez, soilik epaimahaiak. 1812ko konstituzioak idatzi politikoen gaineko inprimatze askatasuna soilik jasotzen zuen. Honek aldiz, idatzi erlijiosoen gainekoa ere jasotzen du. Hori dela eta artikulu aurrerakoia dela esan dezakegu, honek aurrerapauso bat suposatzen baitu.7.art: Testuak dio “Espainolak ezin izango dira kartzelaratu legeak adierazitako kasuetan eta moduan izan ezik.” Artikulu hau gizabanakoen eskubideei eta askatasunei buruz ari da, eta hau liberalismoaren oinarrizko printzipietako bat dela esan genezake. 1812ko konstituzioan jasotzen den bezala, inor ezingo da espetxeratu epaitegi batetik pasa aurretik, guztiek dute legezko epaitegi batez epaituak izateko eskubidea, hau da, Habeas Corpus. Gainera, etxebizitza bortxa-ezina da, hau da, inork ezin du beste norbaiten etxean indarrez sartu baimenik gabe. Hau moderatuek defendatzen dute. 4.art.-“Kode berdinak egongo dira monarkia osoan, eta horietan foru bakarra ezarriko da”. Artikulu honetan, estatuko biztanle guztien berdintasun juridikoa defendatzen da, lehen epaiketetan estamentu batzuek zituzten pribilegioak ezabatuz.11.art: Testuak dio “Nazioak espainolen erlijio katolikoko elizkizunak eta ministroak (apaizak) mantendu behar ditu.” Ez da esaten erlijio askatasunik dagoen edo ez, hau da, konfesionaltasun eza dago, nahiz eta estatuak gurtza katolikoa mantendu. Estatuak 1836ko desamortizazioaren ondorioz elizaren ondasunak konfiskatu zituenez, ordainean estatuak gurtza katolikoa mantendu zuen. Printzipio honek, askatasun gehixeago ematen du, orain herritarrak ez baitaude katolikoak izatera behartuak.12.art: Testuak dio “Legeak egiteko eskubidea erregearekin Gorteetan datza.” 1812ko konstituzioan jasotzen den printzipio berdina da. Nahiz eta teoriko botere banaketa egon, botere legegilea eta betearazlea Gorteen eta Erregearen artean banatuta zegoen. Erregeak oraindik ere botere asko zuen, berak aukeratzen baitzituen ministroak eta lege bat indarrean jar zedin bere onespena behar baitzen,hau da, beto eskubidea zuen. Hau honela izanik, konstituzio moderatua zela esan genezake, erregeak zenbat eta botere handiagoa izan, orduan eta moderatuagoa delako konstituzioa.13.art: Testuak dio “Gorteen atal legegileak: Senatua eta Diputatuen kongresua.” Gorteetan bi ganbera egongo ziren:goi ganbera eta behe ganbera.Goi ganbera, sufragio zentsitarioa eta zeharkakoaz aukeratua izango zen. Behe ganbera aldiz,sufragio zentsitarioa eta zuzenaz aukeratua,eta hau moderatuen lorpena izan zela esan genezake.Aurrerakoiek berriz, ganbera bakarra defendatzen zuten, 1812ko konstituzioak ageri den legez.70. art: Testuak dio “Udalbatzak herritarrek aukeratuko dituzte.” Artikulu honek dioenez, zentsuaren bidezko sufragio unibertsalaren bitartez herritarrek aukeratuko dituzte udalbatzak eta aginte zentralak ez du esku hartzeko eskubiderik izango. Beraz, deszentralizazio politikoa emango da. Mª Kristinak artikulu hau indargabetzeko ahalegina egin zuen baina ez zuen lortu eta agintea galdu zuen. Artikulu honek kutsu aurrerakoia ematen dio konstituzioari.77. art: Testuak dio “Probintzia bakoitzean milizia nazionala egongo da.” Ordena eusteko milizia nazionala ezarri zen eta hau udalen menpe zegoen. Horrela udalak aginte gune bihurtu ziren Madrilen menpe egon gabe. Beraz, herriak matxinadak eta pronuntziamenduak egiteko aukera izango zuen. Hau oso artikulu aurrerakoia dela esan dezakegu.Iruzkina: 1830ean, absolutismoaren eta Karlos Mª Isidroren jarraitzaileen (Karlisten) etorkizuna ilundu egin zen, alde batetik, Frantzian liberalismoa gailendu zen, eta horrek Frantziari ezingo ziotela laguntzari eskatu suposatzen zuen; bestetik, Fernando VII.aren emazteak, Mª Kristinak, oinordekoa eman zion, Isabel printzesa, Espainiako erregina izango zena. -Fernando VII.a hil zenean alaba adin txikikoa zenez, bere emazte Mª Kristinak hartu zuen erregentzia. Karlistak aurka agertu ziren, hauek, errege Karlos Mª Isidro izan zedin nahi baitzuten. Mª Kristinak egoerari aurre egiteko liberalen laguntza bilatu zuenez Karlosen aldekoen (Karlisten) eta Isabelen aldekoen (Liberalen) arteko Lehen Gerra Karlista piztu zen.-Gerra zibila:-taldeak:-Karlistak, absolutistak, Karlos Maria Isidroren jarraitzaileak.-Liberalak, Isabel II jarraitzaileak.- Gerraren nondik norakoa.Operazioen erdigunea Euskal Herria eta Nafarroa izan ziren, baina gatazkak Kataluina, Aragoi eta Valentziako mendialdean ere hedatu ziren.- Lehenengo uneko erreakzioakMaria Kristina erregeordeak liberalen babesa bildu zuen, baina aldaketa politikoak onartzearen aurka zegoenez, akordioak zaildu egin ziren eta matxinadaren aurka zegoenez, akordioak zaildu egin zien eta matxinadaren aurreko erantzuna atzeratu egin zen.Horri esker, Zumalakarregi jeneralak benetako armada antolatu ahal izan zuen talde karlista urri eta sakabanatuekin.- Ideologia Karlistaren oinarrizko elementuak1)Absolutismo monarkikoa2)Foruen defentsa.3)Lurraren jabetza nazionala.4)Erligio-integrismoa.- Talde bakoitzak jasotako babesak1)Karlistak:a)Iparraldeko nekazari asko.b)Behe noblezia.c)Klero kontserbadorea.d)Hirietako eskulangileak.2)Liberalen alde:a)Klase ilustratuak.b)Burgesia.c)Hiriko proletario sortu berriak.-Maria Kristinak azkenik, liberalen laguntzaren premia zuenez, liberalei Errege Estatutua ematea pentsatu zuen. -1934tik aurrera koroaren papera prozesu politikoanKoroa prozesu politikoaren faktore erabakigarria bihurtu zen. Martinez de la Rosak sortu zuen Errege Estatutua. Bere helburua Antzinako Erregimenaren eta Erregimen Berriaren artean oso traumatikoa ez zen trantsizioa lortzea zen. Bi ezaugarri nagusi zituen:1.- Emandako agiria zen: Gorteek esku hartu gabe, estatuko beste aginte batzuk bere alboan onartzea mugatzen zen.2.- Konstituzio osatugabea ze: Ez zituen erregearen eta gobernuaren aginteak arautzen, eta ez zuen adierazpenik gizabanakoen eskubideen inguruan.-Liberal gehienak Estatutuaren kontra zeuden, honek ez baitzituen konpontzen arazo larriak, gainera eskatutako eraldaketak egiteko balazta zen.-1836ko egoera:Gerra karlistaren bilakaera zalantzagarriaren eta Ogasun publikoaren egoera kaskarraren eraginez, gizarte eta politika ernegazioko giroa sortu zen. 1836an, lurralde askotan matxinadak egin ziren; sargentuek pronuntziamendua egin zuten La Granjan.Pronuntziamenduaren ondorioak bi izan ziren:1.- Erregeordeak 1812ko konstituzioa berrezarri eta sortutako Gorte Konstituziogileek konstituzio berria egitea erabaki zuten, “La Pepa” egokitzeko zailtasunak zeuden eta.2.- Gobernua aurrerakoien esku utzi zuen.- Aldarrikatu zuten uneko giroa:Isabeldarrentzat oso konprometitua zen unearekin bat egin zuen, armada karlista Madrilera zihoan eta.Ondorioa: Adostutako konstituzioa egin zuten bi alderdiek.Laburpena: 1837ko konstituzioa moderatua da, bertan erregeak aginte ugari duelako eta erregeak zenbat eta aginte gehiago izan konstituzioa orduan eta moderatuagoa da.-Erregeak aginte betearazlea dauka ( ministroak izendatu eta kargutik kendu). Aginte lelegilea ere badu, hau da, legeak egin eta berresten ditu. Erregeak beto eskubidea dauka, lege bat ez da indarrean jarriko erregearen onespenik gabe.Gobernuari dagokionez, honek erregearen aginduak onartzen ditu.Gorteak bi ganberakoak dira, Kongresua eta Senatua. Hauek botere legegilea dute erregearekin batera.Sufragioari dagokionez, Kongresurako zuzena eta zentsitarioa da eta Senaturako aldiz zeharkakoa eta zentsitarioa.Eskubide eta askatasunei buruz, jabegoaren babesean zenbait muga ezartzen dira. Bestalde juratua inprimatze delituetarako, hau da, epaileak dauka azken hitza. Hau konstituzioko zatirik aurrerakoiena dela esan dezakegu.Elizaren eta estatuaren arteko harremanak ez dira oso garbi azaltzen, nazioak gurtza katolikoa mantentzen duela aipatzen du baina ez du esaten erlijio askatasunik dagoen ala ez.Udal erregimenari dagokionez berriz, sufragio zentsitarioz hautatuko dira diputatu eta udalak.Ondorena: Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak, Bergarako hitzarmena sinatu zuten. Era honetan, karlistek Isabel printzesa Espainiako erreginatzat onartzen zuten eta liberalek euskaldunen foruak gordeko zituzten eta militarren igoerak errespetatuko zituzten. 1834ko gerra karlistaren garapen zalantzagarriak eta ogasun publikoaren arazoak, 1836an “ La Granjako “ matxinada ekarri zuen. 1840an konstituzio artikulu bat hautsi egin zen Mª Kristinak udalen agintea beregaina murrizten zuen legea sinatu zuenean. Gertaera honek ondorio ugari ekarri zituen. Maria Kristinak Frantziara alde egin behar izan zuen eta bere ordez erregeordetza Ministerioa ( Espartero buru zela) ezarri behar izan zuten. Handik urtebetera Espartero erregeorde izendatu zuten. 1843an Esparteroren erregeorde aldia amaitu zen, agintekeriaz agintzen zuelako. Horretarako Narváez eta O´Donell jeneralek estatu kolpe bat eman zuten eta ondorioz, moderatuek eta aurrerakoiek Esparteroren aginteari amaiera eman zioten. 1845ean, 1837ko konstituzioa indargabetu zuten. Honela, Isabel printzesari, honek 13 urte zituelarik, adin nagusitasuna eman zioten eta koroa bereganatu zuen.


Entradas relacionadas: