Egia koherentzia gisa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,51 KB

Egia elkarrekikotasun edo egokitasun gisa: Egiaren oinarrizko egitura agertzem zaigu. Definizio klasikoa Aristotelesek adierazi zuen ez denari buruz badela esatea edo badenari buruz dela gezurra da. Badenari buruz badela eta ez denari buruz ez dela, egia da. Elementuak: Badena: Objetua, Esatea: Subjetua eta horrek egiten duen objetuaren irudikapena. Bi elementu horien arteko bat etortze harremana; harreman horri elkarrekikotasuna esaten zaio. Eta horixe da, berez egiaz egiten dugun kontzeptua: Zerbaiti buruz esaten denaren eta zerbait hori denaren arteko bat etortzea.Egia koherentzia gisa:Hegelek adierza zuen lehen aldiz eta gerora hainbat bertsio izan ditu. Teoria guztiekproposizioaren koherentzia dute egia-irizpide.Horrela, proporzioa egiazkoa izango da, baldin eta jada egiazkotzat ditugun proposizio multzoarekin bat egin badezake. Horrek zera esan nahi du: egiten dugun ezagutza berri oro, dela zientzian dela eguneroko bizitzan, ordurarte genituen ezagutza-sistematik abiatuz egin behar da, eta ezagutza hori sistema horretan sar badezakegu hartuko dugu egiazkotzat. Testuinguru-irizpidea da beraz. Eta irizpide horren arabera, ezer ez da ez egiazkoa ez faltsua bakarka, baizik eta gure ezagutza bakoitza dagoikon jakintza-sistemari lotuta dago. Jakintzaren egia adierzten duen osotasuna historikoa da.

Entradas relacionadas: