Inguru buztintsua

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB

Penintsulako harriak litologia:


Eboluzio geologikoaren eraginez, penintsulan hiru inguru bereiz daitezke:
inguru silizeoa, kareharria eta buztintsua.

*Inguru silizeoa:

Penintsulako mendebaldea aipatu behar da (Galicia, Leon eta Extremadura) eta adarrak ditu Kantabriar mendikateen mendebaldeko alderantz, mendikate Zentralerantz, Toledoko mendietarantz eta Sierra Morenarantz.Inguru honetan, harri nagusia granitoa da. Harria kristalinoa eta trinkoa da eta hainbat aldaketa izan ditzake.Kasu batzuetan, granitoa urak aldatzen du kimikoki, inguru sakonetan; kristalak deskonposatu egiten dira eta harea hori arre bihurtzen da. Mendi garaietan, harriak apurtu egiten dira arrakaletatik ura sartu eta ondoren izoztu egiten da eta inguru ez hain garaietan, granitoa apurka apurka disgregatu egiten da, paisaian domoak sortzen.

*Kareharrizko ingurua:

Lurzoruek alderantzizko “Z” osatzen dute. Aurrepirinioak, Euskal Mendiak, Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorea, Iberiar mendikatea, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati bat eta mendikate subbetikoa. Harri nagusia kareharria da. Harri gogorra da eta arraildurak eratuz apurtzen da. Hala ere, euri-urarekin erraz disolbatzen da. Eratzen duen erliebea karstikoa da, bertan lapiazak, arroilak, dolinak, kobak eta leizeak aurkituko genuke.

*Inguru buztintsua:

Erresistentzia gutxiko material sedimentarioek eratzen dute, buztinak, margak eta igeltsuak.
Sakonune gehienak, Ebro eta Guadalquivir ibaien sakonuneak eta Mediterraneoko eta kostaldeko lautadak hartzen ditu.
Erliebe buztintsua ia ia osorik horizontala da, lurzoru horietan ez delako tolesturarik izan. Higadura azkar gertatzen da, materialak oso bigunak direlako. Ibaiek haranak sortu eta egitura horizontalak banatzen dituzte. Haranok laster higatu eta erliebe uhinduak eratzen dira.

Entradas relacionadas: