Bio geo

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,91 KB

LURRAREN EGITURA ETA DINAMIKA: gradiente geotermikoa:lurraren barrualderantz tenperatura handitzea. Lurraren osaera eta egitura: lurrazala:geruza harritsu eta solidoa da. azal kontinentala:granitoz osatuta dago eta harri sedimentarioz eta sedimentuz estalita. azal ozeanikoa:basaltoz eta gabroz osatuta dago. Mantua: geruza harritsua da, eta lurrazalaren azpian dago.Periotitaz osatuta dago. Goi-mantua:lurrazalaren oinarritik 600km-ra dago. Behe-mantua:600-3000 km-ko sakoneran. Nukleoa: %85 burdina da,%5 nikela eta %10 elementu ez metalikoak. Kanpo-nukleoa:3000-5000 km-ra arteko zatia. Konbekzio korronteek magnetismoa sortzen dute. Barne-nukleoa:1000 km inguruko erradioko esfera. Eten sismikoak litosfera: Mohorovic:lurrazalaren eta mantuaren artekoa.70 km. repetti etena: goi eta behe-mantuen artean.600 km. Gutenberg:mantua eta kanpo-nukleoaren artean.3000 km. Lehman:kanpo eta barne nukleoaren artean.5000 km. Litosfera: goi mantuak eta lurrazalak osatzen duten multzo zurruna. Kontinentala:azal kontinentalak eta goi mantuaren zati batek osatzen dute. Ozeanikoa: azal ozeanikoak eta goi mantuaren zati batek osatzen dute.Erliebeen jatorria eta fixismoa: teoria fixista: kontinenteak finko egon dira beti, oraingo toki berean. Wegener eta mobilismoaren hasiera: wegener meteorologoak esan zuen kontinenteak higitu egin zitekeela, eta Pangea izeneko kontinente-masa bakarra osatzen dutela. Astenosfera.Beste geruza baten proposamena: Barrell geologoak aditzera eman zuen mantuaren barruan goi-tenperaturen ondorioz materialak bigundu egiten zirela (astenosfera). Horri esker, azal zitekeen arroen hondoratzea metatutako sedimentuen pisuaren eraginez, eta erliebeak altxatzea pisua kendu ahala (isostasia). Mobilismoaren garapena: SONAR teknologiari esker ozeanoen hondoen mapak egin zituzten. 1945tik 1960ra informazio ugari bildu zuten ozeanoen hondoei buruz.Informazio hori dela eta, teoria fixistek sinesgarritasuna galdu zuten, eta kontinenteen higikortasuna onartzen hasi ziren. Ozeanoen hondoaren hedadura: 1962an Hess geofisikariak adierazi zuen azal ozeaniko berria sortzen zen eremua zela, eta material berriak alde batera eta bestera bueltatzen zuela azal ozeanikoak. Azterketa sismikoek erakutsi zuten litosfera osorik labaintzen zela, konbekzio korronteek herrestan eramanda. Plaken tektonika: Hessek proposatutako teoriak oso aldaketa azkarra eta sakona eragin zuen geologian. Hainbat ikerketen bidez, lurra ulertzeko beste modu bat agertu zen:plaken tektonika. Teoria horren arabera, litosfera herrestan eramaten du azpian duen konbekzio-higidurak.

-Kontinenteen higidura mekanismoa:
-Kontinenteen jitoa:kontinenteak ozeanoen hondoan labaintzen dira.Hondoak geldirik.
-Plaken tektonika:Litosferako plakak litosfera azpiko mantuaren gainean labaintzen dira.Hondoak eta kontinenteak higitzen dira.
Kontinenteen higidura bultzatzen duen indarra:
-Kontinenteen jitoa:lurraren errotazioa.
-Plaken tektonika:Konbekzio-korronteak.
-Erliebeen jatorria:
-Kontinenteen jitoa:kontinteen aurrerapen frontean sortutako zimurrak.
-Plaken tektonika:Plaka litosferikoen arteko talkak.
Astenosfera, ez zegoen geruza
Garrantzi handia eman zioten litosferaren higadura azaltzeko.Erraza zirudien astenosfera bazela ziurtatzea,metodo sismikoen bidez.Baina,argi geratu zen astenosfera ez zegoela uste zuten tokian.Azterketa sismikoek erakutsi dute konbekzioak litosferaren azpian dagoen mantu guztian duela eragina.Mantuzko konbekzioa da plaka litosferikoen higiduraren eragilea.
Plaken tektonikaren frogak
Sakonera txikieneko gune sismikoa zutenak kostatik hurbil gertatzen zirela,eta sakonenak,berriz,lur barruan gertatzen zirela,plano inklinatu batean egongo balira bezala (benioff-en planoa).
Plaka litosferikoak
Litosfera ozeanikoak 0 tik 800 km-ko lodiera,%90 baltoa + kuartzo gutxiko harri metarmofikoak dira,mantuan ondora daiteke,aktiboki higitzen da,konbekzio-korronteak.
Litosfera kontinentala 0 tik 300 km-ko lodiera,%85 granitoa + kuartzo askoko harriak + harri sedimentarioak,ezin da mantuan hondoratu,pasiboki higitzen da,konbekzio-korronteak.
-Plaka ozeanikoak- litosfera ozeanikoa osatuta
-Plaka kontinentalak- litosfera kontinentalez osatuta
-Plaka mistoak- litosfera kontinentala eta ozeanikoa
-Plaken ertzetako higidura erlatiboak
-Jarduera geologiko handia egon ohi da:bolkanismoa,sismikotasuna...
Plaken arteko higidura mota dibergentean ertz mota eraikitzailea sortzen da,hau da,litosfera ozeanikoa sortzen du.Sortzen den egitura geologikoa:dortsal ozeanikoa.Prozesu geologikoak hauek dira:tarteko sismikotasuna,bolkanismo handia eta ozeanoaren hondoen hedapena.
-Plaken arteko mota konbergentean ertz mota suntzitzaileak eta talkakoak sortzen dira.Sortzen den egitura geologikoa: subdukzio-eremua.Prozesu geologikoak hauek dira:sismikotasun handia,bolkanismoa eta sumendien eraketa.
Plaken arteko higidura mota ebakidurakoan ertz mota pasiboa sortzen da.Sortzen den egitura geologikoa: faila eraldatzailea.Prozesu geologikoak hauek dira:sismikotasuna.
Plaken ertzetako prozesu geologikoak
DORTSAL OZEANIKOA
-Haustura eremuak dira.pitzaduretan jarduera bolkaniko handia dago.
-Bolkanismoak basalto asko sortzen du eta hori dela eta, azal ozeanikoa sortzen da
-Konbekzio korronte dibergenteak distentzio esfortzuak sortzen dituzte.haustura irekita egon ohi da, eta magma basaltikoa etengabe irteten da.
-Magmak barrutik egiten duen presioak hausturaren bi ertzak altxatzen ditu.hausturak Rift izena du
-Rift eremuan ura sartzen da, baina sakonago dauden harri goriak ikutzean,ura oso tenperatura altuan ateratzen da (iturri hidrotermalak)
FAILA ERALDATZAILEAK
Dortsalak eten egiten dira, eta ezkerrera edo eskuinera jarraitzen dute. Ozeanoen hondoan ebakidura-eremu bat agertzen da:faila eraldatzailea.Sismikotasun handia sortzen dute
SUBDUKZIO-EREMUAK
Subdukzio eremuak, litosfera ozeanikoa tolestu eta mantuan hondoratzen da. Litosfera ozeanikoaren suntsiketa-eremuak dira, hondoratzen den plaka ozeanikoa izaten da beti; baina gaineko palaka ozeaniko edo kontinentala izan daiteke, bi kasuetan, antzeko prozezuak gertatzen dira:
-litosfera ozeanikoa suntzitzen da.
-hondoratzen den plakaren bultzadak sismikotasuna sortzen du.
-magmatismoa sortzen da, hondoratzen den plakako basaltoa urtuz.
-gaineko plaka loditu, eta mendikate bolkaniko bat edo sumendi-lerro bat sortzen dira.
-metamorfismoa gertatzen da, eta mendikate bolkanikoa bat edo sumendi-lerro bat sortzen da.
-metamorfismoa gertatzen da, presio eta temperatura handitu egiten baitira.
TALKA-OROGENOAK
Bi plaka kontinetalek talka egiten dutenean, plaka bat bestearen gainean geratzen da, eta higidura konberjentea gelditu egiten da. Talka eremuetan hanibat prozezu gertatzen dira:
Litosfera kontinentala loditu egiten da, eta plaka bat bestearen gainean jartzen da.
-bi plaken arteko sedimentuak, hautsita eta bi plaken arteko jostura-eremuan pilatuta geratzen dira, eta talka-ertza sortzen da.
-orogenoak igoera isostatikoa izaten du, mantuak litosfera lodiari egiten dion bultzaduraren eraginez.
-plaken arteko talkaren eraginez sortzen den konpresioak metamorfismo eta magmatismoa eragiten ditu.
Talkaren eraginez, sismikotasun handia sortzen da.
2.GAIA
-Gandor termikoak
material arritsu beroko zutabeak dira, eta mantearen oinarritik gainazalera igotzen dira. Gainazalean, bolkanismo handiko eremu bat sorteen dute.
-Itxuraz solidoa izan arren oso fluido likatsua izango balitz bezala pixkanaka jaria daitekeen materialaren portaera da solifluxioa.
Hiru relieve mota daude: dortsal ozeanikoak, goi-ordoki continental garaiak, uhartedi bolkanikoak.



DORTSAL OZEANIKOAK
Munduko sumendi aktiboenak dira, eta milaka km-ko luzera dute. Bi goragune paralelo dituzte, eta tartean,, Rift izeneko haran bat. Gaitera, haustura handi zut batzuek ebakitzen dituzte: faila eraldatzaileak. Azalera azpiko magmak egiten duen presioaren eraginez, ertzak altxatu eta dortsalaren bi tontor paraleloak sorteen ditu.
GOI ORDOKI KONTINETAL GARAIAK
Litosfera kontinetanlaren azpiko gandor termikoak harriak dilatatu eta gorako bultzada ematen die; eta kontinentea sabaltzen eta apurtzen da.
LITOSFERA BOLKANIKOAK
Litosfera ozeanikoa kontinentala baino meheagoa da. Azpian gandor termiko bat jartzen zionean, bolkanismoa azkar agertzen da. Neurri handiko eraikin bolkanikoak desagertzen doaz, foko termikotik urrundu ahala.
BEHERANZKO KONBEKZIO-KORRONTEAK
Gandor termikoek goransko zutabeak osatzen dituzte, aterkien antzera erikitzen dira, ekaitz-hodeien modura.
Gandor termikoak hoztu egiten da, batez ere bi prozezu hauen bidez
-beroaren eroapena litosferara: magmatismoa sortzen da eta bolkanismoa eragiten du.
-materialen hedapena: harriak hedatu egiten dira, eta hoztu egiten dira. materialen mantuan hondoratzean, beheransko korronteak sortzen dira.
SUBDUKZIOAK
Litosfera ozeanikoak beheranzko konbekzio korronteak sortzea.
-ozeanoetan daude. -gaineko plaka bat sortzen da. - fosa ozeaniko bat sortzen da. - sedimentuak plakari itsatsita geratzen dira, eta akrezio-prisma osatzen dute. - sismikotasun tokiak dira. - partzialki uzten dira. - hondoratutako plakak zapaldu eta orogeno bolkanikoa sortzen da.
-subdukzio-eremuetan, ondorio hauek sortzen ditu hondoratutako plaka ozeanikoaren eta gaineko plakaren arteko elkarrekintzak: sismikotasuna, bolakinsmoa…
MENDIKATEEN ERAKETA
Uharte-arkuak
Gaineko plaka litosfera ozeanikoz osatuta dagoenean izan ohi da. Sismikotasun handiko eremuak dira, eta bolkanismoaren eraginez ere sortzen dira. arrisku sismiko eta bolkaniko handia dute (tsunamiak)
OROGENO TERMIKOAK
Gaineko plaka litosfera kontinentalez osatuta dago, erliebe bolkanikoa sortzen da plakaren ertzean. Subdukzio-eremuetan ere osatzen dira fosa ozeanikoak, kontinenteen higaduraren ondoriozko sedimentuak pilatzean. Sedimentu horiek zapaltzean, akrezio-prisma bat sortzen da. Hondoratutako plakaren azal ozeanikoa urtu eta magmak sortzen ditu. Sumendi erupzioak eta harri plutonikoak sortzen dira. Talka-orogenoak: Dentsitate txikiko harri granitikoz eta metamorfikoz osatuta dago azal kontinentala. Jitoan higitzen ari direla, elkarrekin talka egin dezakete kontinenteek. Bi plaka kontinentalak talka egitean, bietatik bat bera ere ezin da hondoratu, eta talka-orogenoa sortzen da. Talka-orogenoetan gertatzen den prozesu nagusia da tektonika. Talka orogenoetan sortzen den magmaren bolumena askoz txikiagoa da subdukzio bidez sortzen den magmaren bolumena baino. Tektonika.Harrien deformazioak: elastikoa:harriak deformatu baina hasierako egoerara itzultzen dira. Uhin sismikoak igarotzean. Plastikoa:harriak tolestu eta horrela geratzen dira.Haustura eragiten duena:harriak hautsi egiten dira. Tolesturak: Txanga: geruzek kurbadura handiena duten zatia. Alpeak:txangaren bi aldeetan dauden zatiak. Nukleoa: tolesturaren erdiko zatia. Plano axiala:irudizko planoa, txangan zehar igarotzen dena. Tolestura motak: antiklinalak:geruza berrienak zaharrenak inguratzen dituzte. sinklinalak: geruza zaharrenak geruza berrienak inguratzen dituzte. Haustura eragiten duen deformazioa.Diaklasak: Diaklasak harrien hausturak dira. Uzkurdura-pitzadurak: buztinetan eta lohietan sortzen dira, lehortzean. Gelifrakzio pitzadurak:harrien pitzaduretan ura izoztu egiten da eta ziri-efektuaren ondorioz sortzen dira. Zutabe-disjuntsioa: laba-koladak hoztean sortzen dira. Deskronpresio bidezko esfoliazioa: presio altuetan sortutako harriak gainazalera igotzean apurtzen dira. Failak: harrien hausturak dira. Zuzenak: distentzio-esfortzuen eraginez sortutakoak. Failaren planoa beherantz jaisten da. Alderantzizkoak: konpresio-esfortzuek sortzen dituzte. Hondoratutako ezpaina planoaren azpian dago. Urradura-faila: ebakidura-esfortzuen eraginez sortzen dira. Failaren planoa ia bertikala izan ohi da.


Entradas relacionadas: