Kimika

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 31,03 KB

HUND : Zenbait elektroik energia berdineko orbitalak betetzen dituztenean orbital desberdinetan kokatuko dira ahal den neurrian.
PAULI: Atomo batean ezin dira egon bi elektroi 4 zenbaki kuantiko berdinekin eta hortik ondorioztatzen dugu orbital bakoitzean bi elektroi bakarrik egon ahal direla. Lehen 3 zenbaki kuantiko berdinak baina spin desberdinarekin.
AUFBAU: Elektroiak atomoan energia mailarik baxuenetik altuenera kokatu behar ditugu eta Mollerren diagramak hau nola egin esaten digu.
IONIZAZIO-ENERGIA : Atomo neutro bati elektroi bat kentzeko eman behar diogun energia. Atomoak zenbat eta txikiagoak izan elektroiak kentzea zailagoa da beraz, ionizazio energia handiagoa da.
AFINITATE-ELEKTRONIKOA: Atomo neutro batek elektroi bat bereganatzen duenean askatzen duen energia. Zenbat eta atomo txikiagoak elektroiak errazago hartzen dituzte eta askaturiko energia handiagoa da.
ELEKTRONEGATIBITATEA: Atomo batek ondok atomo bati elektroiak kentzeko duten joera. Zenbat eta atomo txikiagoak orduan eta elektronegatiboagoak dira.
ORBITA: Elektroien ibilbide zehatza nukleoaren inguruan Bohr-en arabera.
ORBITALA: Espazioaren eremu bat non elektroia aurkitzeko probabilitate oso handia dagoen, Eredu mekano-kuantikoaren arabera.
IGORPEN/ABSORTZIO ESPEKTROAK: Egoera gaseosoan dagoela energia nahikoa ematen zaionean elementu betek igortzen/askatzen duen erradiazioa.

tipex1tipex1

Entradas relacionadas: