Euskal Pizkundea eta Idazle Klasikoak: Joanes Etxeberri, Larramendi eta Gehiago

Clasificado en Francés

Escrito el en español con un tamaño de 6,15 KB

Euskal Idazle Klasikoak XVIII. Mendean

Azterketa honetan XVIII. mendeko euskal idazle eta pentsalari nabarmenei erreparatuko diegu, euskararen defentsan, literaturan eta kulturan egindako ekarpen garrantzitsuak nabarmenduz.

Joanes Etxeberri (Sara, 1668 - Azkoitia, 1749)

  • Profila: Idazlea, sendagilea eta euskalzalea.
  • Testuingurua: Axular aitzindaritzat zuen eta haren lanari jarraipena eman nahi zion. Garaiko idazle ez erlijioso bakarretakoa izan zen (ez zuen erlijio gaiez idatzi). Bere idazlan guztiak euskarari buruzkoak ziren.
  • Ikasketak: Lehenengo ikasketak Pauen egin zituen jesuitekin.

Joanes Etxeberriren 3 Lan Nagusiak

  1. Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna (1718): Bizi bitartean argitaratua. Euskaraz, euskara Lapurdiko eskoletan irakasteko eskakizuna egin zuen. Honekin batera bere gramatika lana aurkeztu zuen, nahiz eta ezin izan zuen bere lan guztia plazaratu.
  2. Escuararen hatsapenac (1712): XXendean argitaratua. Euskara eta latinez idatzitako euskararen apologia da. Euskeraren goraipamen sutsua eginez, Axular izendatu zuen literatur hizkuntzaren eredu nagusi.
  3. Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco: XXendean argitaratua. Garai hartan kultura hizkuntza latina zenez, euskaldunek gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latina ikasteko.

Manuel Larramendi (Andoain, 1690 - Azpeitia, 1766)

  • Profila: Jesuita, euskararen defendatzailea, kultura handiko gizona eta foruen aldekoa.
  • Ekoizpena: Idazlan gehienak gaztelaniaz egin zituen, baina euskaraz egindakoak oso txukunak ziren eta euskarazko lan askotan zuzenketak egin zituen.

Manuel Larramendiren Lanak

  1. El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada (1729): Euskararen lehen "arte" edo gramatika argitaratua. Garaiko jakintsuen artean asko zabaldu zen. Ez zegoen ados liburuan euskara jende ezjakinaren hizkera besterik ez zelako ideia okerrarekin.
  2. Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin (1745): Espainiako Errege Akademiaren Autoritateen Hiztegia oso-osorik euskaratzeko ahalegina, neologismoak sortuz.
  3. De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España (1728): Euskara Espainiako jatorrizko hizkuntza bakarra dela defendatu nahi du. Larramendiren ustez, euskaldunak dira espainiarrik petoenak eta garbienak. Tubalismoa da bertan agertzen duen ideietako bat.
  4. Sobre los fueros de Guipúzcoa (1756-1758, argitaratua 1983an): Zazpi euskal lurraldeak estatu aske batean batuko baitzeaz hitz egiten du, foruen defentsan.

Agustin Kardaberaz (Hernani, 1703 - Bolonia, 1770)

  • Profila: Idazlea eta teologoa, Bilboko eta Oñatiko Unibertsitateko irakaslea, 26 urterekin apaiz bihurtua, misiolaria eta gramatika irakaslea.
  • Hizkuntza eta Estiloa: Hizkuntza maila altua zuen. Obra gipuzkeraz eta bizkaieraz neurri batean idatzi zituen, hitz egin bezala idazteko joerarekin. Euskal Herri osoan sermoilari ibili zenez, euskalki askoren ezagutza sakona zuen.

Agustin Kardaberazen Lanak

  1. Loiolako Ignazioren inguruko 3 obra.
  2. Eusqueraren Berri Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac (1761): Apologia bat da, bederatzi atal dituena. Bertan euskara goraipatu zuen, euskera erlijiorako hizkuntza dela azpimarratu, eta euskarak kultur hizkuntza bihurtzeko hizkuntza klasikoen eredua jarraitu behar zuela erakutsi nahi izan zuen.

Sebastian Mendiburu (Oiartzun, 1708 - Bolonia, 1782)

  • Profila: Idazlea, Filosofia eta Teologia ikasketak zituena, predikari, misiolari eta katedraduna.
  • Estiloa: Gipuzkera baino goi-nafarrera erabili zuen. Erlijio gaiei heldu zien (otoitz-liburuak). Estilo bikaina eta hizkuntzaren jabetza sakona erakutsi zuen, polimetrikarako joerarekin. Irakurlearen sentimenduei erreferentzia errepikakor eta monotonoak eginez, euskara garbia eta lexiko aberatsa erabili zituen.

Sebastian Mendibururen Lanak

  1. Jesusen Bihotzaren Devocioa (1747): Aita Larramendiren gutun bat du hitzaurreean.
  2. Euscaldun onaren viciera, mezaren entzun-vide labur erreza, errosarioco amarrecoen asiera eta cembait bederatz-urrun (1762).

Pedro Ignazio Barrutia eta Euskal Antzerkia

Pedro Ignazio Barrutiak idatzitako Gabonetako Ikuskizuna euskal antzerkiaren zati garrantzitsu bat da. 1682an Aramaion jaio zen eta bizitzaren alderdi luze bat Arrasaten eman zuen, eskribau lanetan arituz. Euskal Herriko lehen antzerkigiletzat hartzen da, bere lan bakarra izanik ere oso garrantzitsua baitzen.

Antzerki honetan jorratzen den gaia Jesusen jaiotza da. Horren adibide dira hainbat pertsonaia erlijioso. Koroei eta akotazioei erreparatuz, gaztelaniaz idatzi zituela ikus dezakegu ondorengo fragmentuetan. Elkarrizketa bidezko gertakariak bizkaieran idatzita daude, Arrasateko euskaran, hitzek ondo adierazten duten bezala, eta bertso-neurri bat baino gehiago erabili zituen.

Obraren egitura ekitaldi bakarrekoa da. Eszenifikazioa kontuan hartuta, Belen bezala Arrasateko herria adierazi eta bertako erlijiosoak arrasatearrak dira. Esan beharra dago bere obran errealitatea eta fikzioa nahastu zituela.

Xabier Munibe: Peñafloridako Kondea

  • Profila: Tituluz Peñafloridako kondea (Azkoitia, 1729 - Bergara, 1785), idazlea eta musikagilea. Jesuita-ikasketak egin zituen hasieran eta zientzia eta arte ederretan prestakuntza jaso zuen. XVIII. mendeko Ilustrazioak Euskal Herrian izandako eredu nagusietako bat izan zen.
  • Antzerkia: El borracho burlado (1764): Bertsotan emandako umorezko komedia da. Ez da euskara hutsean idatzia, elebiduna baizik; kantak euskaraz daude eta hitz lauak gaztelaniaz. Ekitaldi bakarrekoa eta 35 agerraldikoa da. Gaiaz ari garela, mozkor bati emandako eskarmentua kontatzen du, gipuzkeraz eta herri xehearen oso hurbileko hizkeraz.

Entradas relacionadas: