Lur - Biosfera

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,72 KB

biosfera: lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten sistema. ekosistema: ingurune fisikoak, bertako izakiek eta haien arteko harremanek osatutako sistema konplexua. biotopoa: ekosistemaren osagai ez biziak (faktore abiotikoak, ingurunea, substratuak). biozenosia: ekosistema baten zati bizia (bertako izaki guztiak). faktore biotikoak: bizidunen arteko elkarrekintzak. faktore abiotikoak: aldagai fisiko eta kimikoen multzoa. populazioa: une eta toki jakinetan espezie bereko izaki multzoa. habitata: populazio bat bizi den lekua. komunitatea: une eta toki jakinetan populazio multzoa. txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman betetzen duen funtzioa. // harreman trofikoak: elikagaien bidez izakien artean energia transferitzeko mekanismoa. maila trofikoa: sare trofikoan organismoak elikagaia lortzeko moduaren araberako maila bakoitza (ekoizlea, kontsumitzaileak, azpi-mailak). kate trofikoa: ekosisteman, elikadura erlazioen arabera antolatutako organismo-segida. sare trofikoa: bi kate trofiko edo gehiago gurutzatzean sortutako organismo sarea. // segida ekologikoa: prozesu dinamikoa, faktore biotiko eta abiotikoen arteko elkarreraginez sortua; ekosistema konplexu eta egonkorragoa sortu arte.

materiaren birziklapena: lurzoruko materia organikoa inorganikoan deskonposatu, horrela ekoizleek berriro erabiltzeko. deskonposa daitekeen materia organikoa biodegradagarria. materia birziklapena izaki deskonposatzaileek: deskonposatzaile heterotrofoak: izaki saprofitoak (lurrean: bakterio, onddoak; uretan: bakterioak); mineralizatzaileak: deskonposatzaile kimiosintetikoak (autotrofoak), ingurunera gatz mineralak. materiaren zikloa itxia; zenbaitetan elikagaiak haien jatorrizko tokietatik ihes gasifikazio edo lixibazioz. oxigeno gabe lurperatutako hondakin organikoak batzuk ikatz eta petrolioan bihurtu materiaren birziklapena egin gabe.

biomasa: maila trofiko edo ekosistema baten materia organikoaren kantitatea; masa (g C) eta energia (Kcal) unitatetan, gehienetan azalera edo bolumenarekiko (g C/m2, g C/m3). produkzioa: denbora tarte batean sortutako biomasa kopurua (g C/m2 egun, Kcal/ha urte); maila trofikoetako energi fluxuaren zenbateko adierazten. produkzioa primarioa: autotrofoek finkatutako energia. produkzio sekundarioa: heterotrofoei dagokien energia. produkzio gordina (Pgo): denbora unitateko finkatutako energia; ekoizleak: fotosintesi bidez sortutako materia organikoa, kontsumitzaileak: jasotako materia organikotik asimilatutakoa. produkzio garbia (Pga): maila trofiko batek hurrengo mailara transferi dezakeen energia, arnasketan erabilitakoa kenduta (Pga=Pgo-A) produktibitatea/berriztatze-tasa: produkzio garbiaren eta biomasaren arteko erlazioa (Pga/B); biomasaren abiadura berriztatzeko. berriztatze-denbora: maila trofiko edo ekosistema berriztatzeko denbora (B/Pga), denbora unitatetan. eraginkortasuna: maila trofiko edo ekosistemaren errentagarritasun adierazten eta maila trofikoa batek aurrekotik asimilatzen duen energiaz informatzen; ekoizle: Pgo/eguzki erradiazio, kontsumitzaileak: Pgo/aurreko mailaren Pga; %-tan.

piramide ekologikoa: komunitate baten egitura trofikoa grafiko moduan piramide ekologikoen bidez. lehen mailako organismoek hurrengo mailakoak elikatzeko energia ekoiztu; mailetan gora energia kantitate eta gai bizia txikiagoa, egitura trofikoa piramide itxura. deskonposatzaileak ez agertzen, biomasa kalkulatzea ia ezinezkoa. beraz, piramideen erabilera mugatua.

produkzio primarioaren faktore mugatzaileak: tenperatura eta hezetasuna: eskualde kontinentaletan handitzean aktibitate fotosintetikoa handitzen. tenperatura asko handituz, entzimak desnaturalizatu, ekoizpen primarioa beherakada bortitza. elikagai falta: molekula organikoen biosintesirako, fosforo eta nitrogeno faktore mugatzaileak izan daitezke. elikagaien birziklapena zailtzen materia organikoa produzitzen eta deskonposatzen diren tokien arteko distantzia handitzean. ozeanoetan, alde fotikoan materia organiko gehiena sintetizatu, hondo ozeanikoan deskonposatu; distantzia handia elikagaien berreskuratzea zaildu, produkzio primarioa mugatuz argia: uretako ekosistemenetan mugatzen zenbateko sakoneraino aurkituko ditugun izaki fotosintetikoak. argidun aldearen (fotikoaren) sakonera latitude, urtaro, korronte, uraren ezaugarrien arabera.

populazioen autoerregulazioa: populazioaren hazkundea: populazio baten tamaina azalera unitateko indibiduo kopurua, aldakorra denbora zehar. faktoreak: -jaiotza-tasak: denbora unitateko populazio baten jaiotza kopurua; -heriotza-tasak: denbora unitateko populazio baten heriotza kopurua; -emigrazio-tasak: populazioa utzi eta beste batera joandako indibiduo kopurua; -inmigrazio-tasak: beste populazio batetik bertakora sartutako banakoen kopurua; hazkunde-tasak (r): denbora unitate batean gertatu den indibiduoen kopuruaren igoera edo jaitsiera, migraziorik gabe r=j-h. potentzial biotikoa r-ren gehienezko balioa (jaiotzak gehienezkoak eta heriotzak gutxienezkoak direnean). hazkunde kurbak: bizi estrategiak: -k estrategak (S itxurako hazkunde-kurba): garapen motel, ugalketa-maila baxu, gorputz egitura antolatuago handiago iraunkorragoko espezieak; aurrez populatutako lekuetan lehiatzeko gai; estrategia hildakoen zenbakia murriztea harraparien aurreko babesak garatuz; leku oso egonkorretan egokitzen eta ekosistema onartzen duen indibiduo kopuru maximotik hurbil dagoen maila bati eusten. -r estrategak (J itxurako hazkunde-kurba): inguruneko baliabideak inor baino lehen erabiltzeko azkar ugaltzen diren espezieak; espazio hutsak kolonizatzen (baso soilduak, erretako eremuak, azaleratutako uharte berriak); ugalketa maila handia bizirik irauteko, moldatu ezintasuna galera ugari dakar; aitzindari, oportunista. balentzia ekologikoa: espezie bat faktore abiotiko bati dion tolerantzia eremua. euroikoa (generalistak, r estrategak): faktore baterako tolerantzia eremu zabala, eskakizun txikia. estenoikoa (espezialistak, k estrategak): faktore baterako tolerantzia eremu estua, eskakizun handia. harreman intraespezifikoak: -koloniak: gemazio bidez (indibiduo batetik beste batzuk amari fisikoki lotuta) sortutako banakoen elkartze iraunkorrak (koralak, alga batzuk). -familiak: gurasoetako bat edo biek eta ondorengoak; xede ugaltzea eta kumeak elikatzea. -talde elkarketak: indibiduoak une batean xede jakin batekin egindako elkartze iragankorrak. -sozietateak: indibiduoak kastatan, ezaugarri morfologiko eta fisiologikoen arabera (intsektuak: erleak, inurriak)

biodibertsitatearen galera: kutsadura: pestizida, ongarri, hondakinen isurketengatik (ehiza: perdigoiengatik beruna ingurunean, kalte handia harrapariei). ekosistemaren zatiketa eta suntsipena: nekazaritza, industria, hiri garapena baso soilketa sortzen, nekazaritzarako lurralde berri eta garraio bideen eraikuntzagatik. espezieen ustiapen zuzena: espezie zehatzen gainean ehizak gehiegizko presioa. arrantza masiboa. bildumak. maskotak. gizakiak espezie errentagarrienak hautatzea. ekosisteman espezie arrotzak sartzea: espezie kanpotarrak bertakoekin lehiatzean kanporatzen ala jaten dituzte (parasitoen kasuan gaixoarazten). bertako izakien beherakada eta galtzea ekosistema desorekatu. gizakiak espezieak apropos ala akzidentalki garraiatu: 1-XVI, XVII, XVII mendeetan landare medizinalak eta elikagaiak lortzeko beste landareak. 2-maskotak bezalakoak. 3-nazio arteko komertzioa eta garraio bideen garapena areagotu espezie arrotzen sarketa. 4-akzindentalki sortutako arazo bat: bareko alga espezie bat monakoko akuario bat garbitzean mediterraneora bota, azkar garatu. mediterraneoko espezieentzako hilgarria den substantzia sortzen du, ez jaten. ordez, espezie autonomoak jaten, haien desagerpena azkartuz.

segida ekologikoa: ekosistema eta bere osagaiak aldatzen espazio eta denboran (ondozkatze ekologikoa): biomasa handitu etengabe, arnasketa eta lehen ekoizpena orekan gelditu arte; hortik aurrera ekosistema oso gutxi aldatu. lehenik espezie oportunistak (r estrategak): ugalketa azkarra, erraz bete espazio hutsak, ongi moldatzen baldintza aldakorretara; pixkanaka beste espezie batzuk (k estrategak): garapen-maila apalagoa, ugalketa motelagokoak, egituratuagoak, iraunkorragoak; espezie batzuk besteen ordea. jarraitu ekosistema konplexu eta egonkorrago bat lortu arte (klimax oreka-egoera); konstante gertaera garrantzitsu bat gertatu arte (sute, uholde, klima aldaketa); horren ondoren, espezieen ordezkatze-prozesua errepikatu eta oreka-egoerara berriro.

euskal herriko lurzoruak: lurzorua: izaki bizien eta mineralen arteko interfasea; lurraren goiko geruza mehe eta dinamikoa; mineral, materia organiko, ura, aire eta izaki biziez osatua. eraketan parte hartzen: harri-amaren meteorizazioa, klima, hondakinen deskonposizioa, izaki biziak. prozesua: meteorizazioagatik harri-ama pitzatu; lurzoruko geruza mehean lehen landareak finkatzen; landare sustraiek eta beste izakien ekintzek lurzoruaren garapenean laguntzen; lurzoru heldu eta sakona, zuhaitzak hazten bertan. ezinbesteko baliabidea gizakiarentzat; handik janaria eta hainbat lehengai, bertan etxebizitzak eta industriak eraiki. teorian berriztagarria; eraketa eta degradatze arteko desoreka handia, praktikan berriztaezina. A (humusa), B (goiko katioiak), C (higatzen hasi den harri-ama), D (harri-ama) horizontetan (geruza horizontaletan) antolatuta; multzoa profila. euskal herriko lurzoru motak: -horizonte gabeko lurzoruak: ingurune aldakorrekoak edo sortu berriak (ibai ertzeko lurzoru alubialak, hondartzak); A, B horizonterik gabeko lurzoru biluziak, litosol. -A/C profildun lurzoruak: gazteak; harri-ama azidoa: ranker, neutro edo basikoa: rendzina. -A/(B)/C profildun lurzoruak: B horizonte txikia, aurrekoak baino helduagoak; cambisol. -A/B/C profildun lurzoruak: B horizontea guztiz garatua, helduenak; lurzoru gorri mediterraneo/lubisol: errubefakzioz (urtaro heze labur eta bero lehor luze txandakatzea) sortutako mediterraneoko lurzoru gorrixka tipikoak; podzol: euskal herrian bertako landaretzaren ordez koniferoak landatutako tokietan, baseak galtzen, A horizontea kolore grisa.

Entradas relacionadas: