Arte Ederren Azterketa: David, Turner, Friedrich, Coubert eta Gaudí
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB
Horazioen Zinegitea, Jacques-Louis David (1784)
Azterketa Formala
Davidek egindako Horazioen Zinegitea mihise gaineko olio-pintura da, gai literarioa duena. Konposizioan, pertsonaiak hiru taldetan banatzen dira oreka bilatuz: ezkerrean hiru gizonak, erdian aita, eta eskuinean emakumeak. Hiru arkuek antolaketa indartzen dute. Konposizio piramidalak tentsioa sortzen du, ezpaten puntuan zentratuz. Prespektiba lineala nabaria da, baldosek hondorantz gidatzen gaituzte. Marrazkia eta ingerada kolorearen gainetik daude, pintzelkada enpastatua eta neurtua erabiliz.
Testuingurua
Pintura 1784an margotu zen, Frantziako Iraultzaren bezperan, krisi ekonomiko eta sozial sakon batean. Mezu politiko bat du: frantziar hiritarrak armak hartzera animatzea. Davidek