Gasen Legeak, Teoria Zinetikoa eta Disoluzioak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB
Gasen Legeak
Boyle-Mariotteren Legea
Gas batek tenperatura konstantean aldaketak jasaten dituenean, konstante mantentzen da eragiten duen presioaren eta hartzen duen bolumenaren arteko biderkadura.
- Bolumenak gora egitean, presioak behera egiten du, eta alderantziz.
- Presioaren eta bolumenaren arteko biderkadurak konstanteak dira.
- Presioaren eta bolumenaren arteko erlazioaren grafikoa hiperbola da.
- Hau da: p eta V alderantziz proportzionalak dira.
Gay-Lussacen Legea
Gas batek bolumen konstantean aldaketak jasaten dituenean, konstante mantentzen da eragiten duen presioaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura.
- Zenbat eta handiagoa presioa, orduan eta handiagoa tenperatura, eta alderantziz.
- Presioaren eta tenperatura absolutuaren arteko zatidura