Klima eta Landaretza: Oinarriak eta Eskualdeak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 12,56 KB
Klima
Klima denbora-tarte luze batez munduko leku edo eskualde jakin batean egiaztatu diren ohiko baldintza atmosferikoen segida da. Gutxienez hiru hamarkadatan bildutako ezaugarri atmosferiko batzuen –batez ere tenperatura eta prezipitazioak– azterketa estatistikoan datza.
Klimaren elementuak
Lurralde jakin batean nolako klima dagoen jakiteko, haren ezaugarriei erreparatzen diegu:
- Tenperaturak: Atmosferako aireak zenbateko beroa duen adierazten du.
- Prezipitazioa: Lurraren gainazalera erortzen den atmosferako ura da, euri, txingor edo elur bihurturik.
- Presio atmosferikoa: Atmosferako aireak leku batean duen pisua da. Itsas mailan 1013 milibarekoa da.
Presio guneak
- Goi-presioko gunea (Antizikloia): 1013 milibarekoa baino handiagoko gunea da. Eguraldi
español con un tamaño de 2,86 KB