Hirugarren Sektorea: Ezaugarriak eta Bilakaera
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB
Hirugarren sektorean gizarteari zerbitzuak ematen dizkioten jarduerak sartzen dira. Sektore heterogeneoa da, garraioa, turismoa eta merkataritza biltzen ditu, besteak beste.
Hirugarren Sektorearen Hazkundearen Arrazoiak
- Bizi-maila igotzeari esker, zerbitzu gehiago kontsumi daitezke eta espezializatuagoak izan behar dira.
- Nekazaritza-eginkizunak mekanizatu dira eta, ondorioz, nekazaritzako biztanleria hirugarren sektorera igaro da.
- Industriaren bilakaerak hirugarren sektoreari mesede egin dio: industria-garapenak zerbitzuen hazkundea bultzatu du, teknologia berriak gehitu ditu, eskulan gutxiago behar da eta zerbitzu ugari eskaintzen dira.
- Hirugarren sektoreko jarduerak garatzean, zerbitzu ugari bultzatu dira. Turismoa, ostalaritza eta garraioak sustatu