1808ko Krisia eta Independentzia Gerra: Historia eta Ondorioak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,88 KB
1808ko krisia eta Independentzia Gerra
1807. urtean, Espainiak eta Frantziak Fontainebleauko Ituna sinatu zuten. Aliatuak izan arren, Espainiari ezarri zitzaion Frantziak Espainia erabil zezakeela Portugal inbaditzeko. Frantziak bazekien Britainia Handia menperatzeko lehenik Portugal menderatu behar zuela. Horretaz gain, Frantziak Espainia erabili behar zuen Portugalera ailegatzeko, ez baitzuen itsas armadarik.
Espainiako barne politika ez zen lasaia; erregearen semeak, Fernandok, giroa nahasi zuen. Fernando, Godoy ministroaren kontra zegoen, bere errege postua kenduko ziola uste baitzuen. Godoyk erreginaren laguntza handia zuen. Fernandok, bere aitaren jokabidearekin ados ez zegoenez, 1807an matxinada bat antolatu zuen tronua kentzeko, baina harrapatu egin zuten. Epaiketan Fernandok barkamena eskatu zuen. Fernandok “Politica de Camarillas” deiturikoarekin jarraitu zuen, erregearen kontrako taldeak antolatuz.
1808. urtea: Gertaera erabakigarriak
Lehenik, 1808an Aranjuezeko altxamendua gertatu zen: Fernandok herria erregearen kontrako protesta batean ateratzea lortu zuen, Godoy eta Karlos IV.aren kargugabetzea eskatuz. Honek Karlos IV.aren abdikazioa ekarri zuen. Fernandok bere burua errege izendatu zuen, baina Karlosek, koroa berreskuratzeko nahian, Napoleonen laguntza eskatu zuen.
Napoleonek Baionara deitu zituen biak. Bertan, Fernandok abdikatzea lortu zuen eta Karlosek tronuari uko egitea; horrela, Espainiako koroa Napoleonen esku geratu zen. Napoleonek koroa bere anaia Joseri eman zion eta Baionako Konstituzioa ezarri zuen. Konstituzioa aurreratua zen arren, herriak ez zuen parte hartu. Prozesu honetan frantsestuek lagundu zuten, baina gerora traidore gisa hartu zituzten.
Beste ekintza nagusia Madrilgo altxamendua izan zen. Frantziako armada Espainiako iparraldea bere esku hartzen hasi zenean, madrildarrak altxatu egin ziren. Frantziarrek indarrez gelditu zituzten, baina protestak Espainia guztira zabaldu ziren, Independentzia Gerra hasiz.
Independentziaren Aldeko Gerra (1808-1814)
1. Gerraren faseak
- Lehen fasea (1808): Inbasioa. Iparraldea erraz hartu zuten, baina Bailengo guduan galdu ondoren, frantziarrak iparralderantz erretiratu ziren.
- Bigarren fasea (1809-1812): Frantziaren nagusigoa. Napoleonek armada indartu zuen eta Cadiz izan ezik, ia Espainia osoa menpean hartu zuen. Wellingtongo dukea Espainiari laguntzera etorri zen.
- Hirugarren fasea (1812-1814): Frantziarren porrota. Napoleonek Errusian arazoak izan zituen eta Espainiako tropak erretiratu zituen. 1812an Ciudad Rodrigoko gudua espainiarren alde jarri zen. Azkenik, San Martzialeko guduan frantziarrak kanporatu zituzten eta Fernando VII.a tronura itzuli zen.
2. Ezaugarriak
2.1. Partaideak
Gerra bi talderen artekoa izan zen: alde batetik, Napoleon, Jose I.a eta frantsestuak; bestetik, Britainia Handia, Portugal eta Espainia. Britainia Handiak Wellington jeneralaren gidaritzapean parte hartu zuen, Napoleonen aurkako blokeo ekonomikoaren baitan.
2.2. Helburuak
Espainiarren interesak desberdinak ziren: batzuek tradiziora itzultzeko borrokatu zuten, beste batzuek, aldiz, iraultza liberala bultzatzeko.
2.3. Gerra egiteko modua
Espainiako armada profesionala ahuldu zenean, gerrillak sortu ziren. Gerrillariek aldeetatik erasotzen zuten, armada frantziar garaiezina ahulduz. Junta Zentralaren gidaritzapean 55.000 gerrillari inguru izan ziren.
2.4. Ondorioak
Ondorioak latzak izan ziren: estatua deseginda geratu zen, hildako asko izan ziren (zibilen artean bereziki), eta ekonomia (nekazaritza, abeltzaintza eta industria) erabat suntsituta geratu zen. Gainera, koloniekin harremana galdu zuten" eta estatuaren defizita izugarri handitu zen.