1812ko Cadizeko Konstituzioa: Espainiako Liberalismoaren Oinarria

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Iruzkina: Konstituzio honetan (Espainiako historia osoko lehenengoa, Gorte konstituziogileek egindakoa), Gorteen legegintza-eginkizuna laburbildu eta Espainiako liberalismoaren ideiak nahiz hizkuntza finkatu ziren.

Testuaren ezaugarri nagusiak

Testu oso luze honetan, zehatz arautzen dira bizitza politikoari eta hiritarren eskubideei lotutako gai guztiak. Nazioaren ideia, berriz, Estatu unitario baten diseinuan jasota gelditu zen, eta, horren arabera, espainiar guztien eskubideak nagusitu egiten zaizkie erreinu bakoitzaren eskubide historikoei.

Egitura politiko eta soziala

Hiritarren berdintasuna lortzeko, 1812ko Konstituzioak honakoak ezarri zituen:

  • Burokrazia zentralizatua.
  • Fiskalitate komuna.
  • Armada nazionala.
  • Barruko aduanarik gabeko merkatua.

Konstituzioak nazioaren subiranotasuna aldarrikatu zuen, erregearen kaltetan, horri kendu egin baitzitzaion eginkizun legegilea; eginkizun hori, ordutik aurrera, Gorteei eman zitzaien. Gorteek ganbera bakarra zuten, gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez aukeratua, konpromisarioen sistema konplexua erabiliz. Diputatua izateko, hala eta guztiz ere, jabea izan beharra zegoen, eta, beraz, soldatapekoak eta lurrik gabeko nekazariak kargu horretatik salbuetsita gelditzen ziren.

Erregearen rola eta Estatuaren izaera

Subiranotasuna nazioari ematean, funtsezko aldaketa gertatu zen. Hiritarrek, testuaren arabera, Fernando VII.a Espainiako erregetzat onartzen zuten, baina ez errege absolututzat, errege konstituzionaltzat baizik. Estatua konfesionala da eta talde pribilegiatuen jabetzak onartzen dira; hori izatez ere, alderdi erreakzionarioa da, Gorteen eta Elizaren barruko gutxiengo absolutistaren aldeko alderdia.

Ondarea eta eragina

Baina gerrak eta Fernando VII.ak ez zioten Cadizeko Konstituzioari berrikuntza horiek guztiak gauzatzeko astirik eman, erregeak Konstituzioa abolitu baitzuen 1814an. Hiru urteko liberalean soilik egon zen indarrean (1820-1823), baita 1836ko hilabete batzuetan ere. Hala eta guztiz ere, handik eta urte batzuetara, bertan oinarrituriko beste testu batzuei esker, Espainiako gizarteak banakako eta taldeko eskubideak konkistatu zituen. Espainiarren askatasun-egarriaren sinbolotzat, 1812ko Konstituzioa bizirik egon da jendearen oroimenean, XIX. mende osoan, eta Hego Amerikako eta Europako liberalen ideietan ere eragina izan du.

Entradas relacionadas: