1812ko Konstituzioa eta 1814ko Manifestua: Analisi Historikoa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,13 KB

1812ko Cádizko Konstituzioa: Espainiako Lehenengo Konstituzioa

1812an Cádizen aldarrikatutako Konstituzio Espainiarraren artikulu batzuk agertzen dira iruzkintzeko daukagun testu honetan. Espainiako Historiako lehenengo konstituzioa da.

  • Jatorria: Lehen mailako informazio iturria.
  • Forma: Konstituzioa (gaia juridikoa da).
  • Egileak: Cádizko Gorteetako diputatuak.
  • Testuingurua: 1812ko martxoaren 19an (San Jose egunez) publikatu zen, horregatik deitzen zaio “La Pepa”.

Konstituzioaren garrantzia eta bilakaera

Gerra zela eta, Konstituzioa ez zen indarrean jarri. 1813an Napoleonekin Valençaiko Ituna sinatu ostean, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen eta absolutismoa berrezarri zuen. Hala ere, lehenengo aldiz Espainiako historian, absolutismoa eta Antzinako Erregimena zalantzan jarri ziren. Dokumentu honek garrantzia bikoitza izan zuen: Espainiako lehen konstituzioa izateaz gain, ondorengo testuetan influentzia handia izan zuen.

1814ko Manifestua: Absolutismoaren Itzulera

Testu honen ezaugarriak hauek dira:

  • Jatorria: Lehen mailako informazio iturria (garaikidea).
  • Forma: Zirkunstantziala (manifestua).
  • Edukia: Politikoa.
  • Egilea: Kolektiboa (69 diputatu absolutista).
  • Hartzailea: Fernando VII.a erregea.

Madrilen idatzi zuten 1814ko apirilaren 12an. Manifestu honen bitartez, diputatu absolutistek Fernando VII.ari beren laguntza adierazi eta 1812ko Cádizko Konstituzioaren abolizioa eta Erregimen Zaharrera itzultzea eskatu zioten.

Ondorioak eta testuinguru politikoa

Idazleak monarkia absolutuaren aldekoak ziren. Beren helburua lortu zuten eta Antzinako Erregimena 1814 eta 1820 artean egon zen indarrean. Dena den, Riegoren pronuntziamenduak Cádizko Konstituzioa berrezartzea lortu zuen. Azkenik, nazioarteko testuinguruaren ondorioz, 1823 eta 1830 artean absolutismoa berriro ere indarrean egon zen.

Entradas relacionadas: