1812ko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua: Azterketa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,54 KB
1. Testua: Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)
Testu juridikoa da, Cadizko Konstituzioaren artikulu batzuk biltzen dituelako. Gai politikoa jorratzen du, Espainiako lehen konstituzioa baita, La Pepa izenez ezaguna. 1812ko martxoaren 19an idatzi zen Cadizen, Independentzia Gerra gertatzen ari zen bitartean.
Egilea kolektiboa da, sufragio unibertsalez hautatutako Gorteetako diputatuek idatzi zutelako. Testua bi hemisferioetako biztanleei zuzenduta dago eta Fernando VII.a errege gisa onartzen dute. Helburua absolutismoa deuseztatzea eta liberalismoa ezartzea da.
Konstituzioaren egitura
Konstituzioa bi zatitan banatuta dago:
- Sarrera: Gorteetako diputatuek Fernando VII.a errege gisa onartzen dutela adierazten dute.
- Artikuluak: Legeak multzotan banatuta daude:
- 1. eta 371. artikuluak: Eskubide eta askatasunak (zati dogmatikoa).
- 3. artikulua: Subiranotasuna (zati dogmatikoa).
- 8. artikulua: Espainiarren betebeharrak.
- 12. artikulua: Estatuaren eta erlijioaren arteko harremanak.
- 14. artikulua: Gobernu sistema.
- 15, 16 eta 17. artikuluak: Botere-banaketa.
Testuaren ideia nagusia Gorteek konstituzio berri bat onartu eta berretsi dutela da. Bigarren mailako ideien artean, gobernu mota monarkia parlamentarioa dela nabarmentzen da.
2. Pertsiarren Manifestua (1814)
Testuaren ezaugarriak
- Forma: Testu zirkunstantziala.
- Edukia: Izaera politikokoa; talde politiko baten jarrera azaltzen du.
- Egilea: Kolektiboa (Cadizen bildutako 69 diputatu absolutista).
- Hartzailea: Fernando VII.a (nahiz eta herriari ere zuzenduta egon).
Helburua eta testuingurua
Dokumentuaren helburua 1812ko Konstituzioak indargabetutako absolutismo monarkikoa berrezartzea da. 1814an idatzi zen, Independentzia Gerraren amaieran eta Fernando VII.aren itzuleraren testuinguruan.
Oinarrizko ideiak eta terminoak
Ideia nagusia monarkia absolutista berrezartzea eta ideia liberalak baztertzea da. Termino garrantzitsuenak:
- BM: "Vuestra Majestad" (Erregea deitzeko).
- Konstituzioa: Estatu baten lege gorena.
- Gorteak: Erregearen inguruko pertsona multzoa eta ordezkaritza organoa.