1873ko Errepublika Federala eta Unitarioaren Historia
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,99 KB
Errepublika Federala (1873ko ekaina)
1873an, Pi i Margall presidente zela, errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa izaten hasi zen. Alde batetik, kontserbadoreak eta erradikalak zeuden, eta bestetik unitarioak eta federalistak. Pi i Margallek konstituzio federalaren proiektua aurkeztu zuenean, unitarioak honen kontra agertu ziren, muturreko federalistek (kantonalistak) Gorteetatik alde egin zuten eta iraultza kantonala hasi zen Andaluzian eta Levanten.
Horretaz gain, langileen greba orokorrak antolatu ziren Katalunian eta Valentzian, eta Hirugarren Gerra Karlista zabaldu zen Euskal Herrira, Kataluniara eta Castellonera. Liskar guzti horiengatik, 1873ko uztailean Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen eta Salmeron izendatu zuten presidente.
Republika Unitarioa
Salmeron presidente izendatu ostean, honek errepresio gogorra erabili zuen kantonalisten eta karlisten kontra. 1873ko irailean, Salmeronek dimititu egin zuen, eta Castelarrek (unitarioen sektore kontserbadoreenetakoa) hartu zuen bere kargua. Honek, kantonalismoa indarrez desegin eta ordena publikoa berrezartzeko zapalkuntza gogorra jarri zuen abian, baina kantonalisten, federalisten, sozialisten, anarkisten… asaldaduraren ondorioz, Castelarrek dimisioa eman behar izan zuen.
1874ko urtarrilean, Paviak estatu kolpea eman zuen. Honek Erregimen demokratikoa deuseztatzea eta Errepublikaren gainbehera ekarri zituen. Paviak Gorteak desegin zituen, eta Serrano jarri zen gobernuko presidentetzat (eskumen bereziekin). Gizarteko eta politikako sektore asko Alfontso XII.aren alde jarri ziren.
1874ko abenduan, Martínez Camposen altxamendua gauzatu zen, eta Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatu zuten. Orduan hasi zen errestaurazioa.
- Errepublika Federala: Estatuen elkartea, guztien intereseko gaiak estatu zentral baten agindupean uzten dituena.
- Errepublika Unitarioa: Botere zentralizazio handia duen estatu bat.
- Konfederazio: Estatu Federalaren berdina, baina aginte zentral gutxi dauka.
- Kantoi: Suitzako konfederazioa eratzen duten estatuetako bakoitza.
- Kantonalismoa: Estatua Suitzakoen moduko kantoi edo eskualde burujabe konfederatuetan banatzeko helburua duen mugimendu politikoa.
- Iraultza Kantonala: Espainiar estatuan 1873an, Lehen Errepublikaren garaian, sortu zen mugimendu federalista, Suitzakoaren moduko kantoi edo eskualde burujabeen konfederazioa ezarri nahi zuena.