1876ko uztailaren 21eko Legea: Euskal foru-erregimenaren azken hondarrak

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,06 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak 1876ko uztailaren 21eko legea aztertzen du, zeinak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-erregimenaren azken hondarrak ezabatu zituen. Lege laburrak salbuespen militarra eta fiskala amaitu zituen, eta Gorteei foru-sistema erreformatzeko ahalmena eman zion. Testuak testuingurua ere azaltzen du, Borboiek ekarritako estatu-ereduaren eta euskal autogobernuaren galeraren ondorioekin.

Puntos clave

  • Legea hirugarren karlistaldia amaitu eta gutxira onartu zen, eta Alfonso XII.a erregeak eta Antonio Cánovas del Castillok izenpetu zuten.
  • 1. artikuluak salbuespen militarra eta fiskala amaitzen ditu; hiru probintziek armadan deitutakoak eman eta zergak ordaindu behar dituzte.
  • 2. artikuluak salbuespen militarra bukatzen du eta hiru probintziek armadarako kuota ordaindu behar dute.
  • 3. artikuluak errentak eta kontribuzioak Estatuaren aurrekontu orokorretan ordaintzeko agintzen du.
  • 4. artikuluak Gorteen esku uzten du, gobernuaren proposamenez, foru-sistema erreformatzeko neurriak hartzeko ahalmena.
  • Legeak bide eman zion gaur egungo kontzertu ekonomikoaren fiskalitate ereduari.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

IRUZKINA 6: 1876ko uztailak 21eko legea

KOKAPENA / KLASIFIKAZIOA

«1876ko uztailak 21eko legea» izenburuarekin, lau artikuluren bidez Gorteek hartutako eta Alfonso XII.a erregeak eta Antonio Canovas del Castillo Ministroen Kontseiluko presidenteak izenpetutako erabakiak azaltzen dituen testu bat dugu. Lege hau hirugarren karlistaldia (bigarrena Euskal Herrian) amaitu eta gutxira onartu zen, eta bertan behin betirako deusezten da euskal lurraldeetako foru-erregimena.

ANALISIA

Foruen behin betiko indargabetzearen aurrean gaude. Lege labur bezain argia den honek oraindik ere indarrean zeuden foru-erregimenaren azken apurrak ezabatu zituen.

1. artikuluan, legearen helburu nagusiak adierazten dira: salbuespen militarra eta fiskalaren bukaera. Alegia foru erregimenaren azken zatiaren amaiera. Hemendik aurrera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek armen hartzera joan beharko dute deituak direnenan eta dagokien kopuruan ordaindu beharko dituzte zergak. 2. artikuluak ordurarteko zegoen salbuespen militarra bukatu, eta hiru probintziok dagokien armadarako kuotarekin bete beharko dutela adierazten da. 3. artikuluak, beste horren beste azaktzen du baina fiskalitateari begira. Probintzia berdineei ohartarazten die, hemendik aurrera, dagozkien errentak eta kontribuzioak ordaindu beharko dituztela Estatuaren aurrekontu orokorretan. Azkenik, 4. artikuluan Gorteen esku uzten da, gobernuak proposatuta, foru-sistema “erreformatzeko” eta “ongizate orokorra” lortzeko jotzen diren neurriak hartzeko gaitasuna.

Lege honek beraz, azken hamarkadetan murriztutako foru-sistema baten azken hondarrak ezabatzen ditu eta azken hondarrak diogu (militarra eta fiskala) aurreko hamarkadetan hainbat elementu deuseztu zirelako, epaitegi bereziak, barne-aduanak edo foru-baimena konkretuak izateko.

TESTUINGURATZEA

Borboi frantsesak XVIII. mendearen hasieran iritsi zirenean, koroa beraren pean oinarritutako estatu baten ideia ekarri zuten. Oinordetza Gerraren ondoren iritsi zenean, “Oin Berriko Dekretua”ren bidez, antzinako koroa katalan eta aragoiarren lurraldeetako foru-erregimena ezabatu eta Gaztelara egokitu zituzten lurralde horiek.

Euskal Herriko foruak mantendu egin ziren, hein handi batean, erregegai borboidarraren alde zeudelako, baina gure foruak mantentzea anormalitate itxura hartu zuen lege, administrazio eta hizkuntz baterakuntzarantz zihoan erresuma batean.

GARRANTZIA / ONDORIOAK

Uztailaren 21eko legeak ez zituen berez foruak indargabetzen, baizik eta gobernuaren esku uzten zuen hauek “erreformatzeko” aukera. Bestetik, lege honek bideratu zuen gaur egun dugun fiskalitate eredua: kontzertu ekonomikoa.

Hala ere Euskal Herrian, lege abolitoa hartu zen eta autogobernuaren galtzea gisa ulertu. Foruen auziak eta euskal autogobernuaren deusezteak bide berri bat ireki zuen eta mende amaierarako, karlismoaren eta liberalismo foruzalearen zati handi bat euskal abertzaletasunerantz bihurtu zen.

Gaur egun oraindik foru-lurralde zaharren egokitzapena Espainian, konpondu gabeko kontua dela esan dezakegu.

Preguntas frecuentes

Zer ezarri zuen 1876ko uztailaren 21eko legeak?

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-erregimenaren azken hondarrak ezabatu zituen, salbuespen militarra eta fiskala amaituz. Probintziek hemendik aurrera armadara deitutakoak eman eta Estatuaren aurrekontuetan zergak ordaindu behar izan zituzten.

Zergatik ulertu zen legea autogobernuaren galera gisa?

Euskal Herrian legea abolitua hartu zen eta autogobernuaren galtzea bezala ulertu zen. Foruen auziak mende amaierarako karlismoaren eta liberalismo foruzalearen zati handi bat euskal abertzaletasunerantz eraman zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein gerra amaitu eta gutxira onartu zen 1876ko legea?
2. Zein artikuluk ezartzen du salbuespen militarra bukatzea?
3. Nork izenpetu zuen legea Espainiako erregearen aldetik?
4. Zer ahalmen eman zion 4. artikuluak Gorteei?
5. Zein fiskalitate eredu bideratu zuen legeak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.