1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen amaiera

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea

Aztergai dugun testu hau 1876ko uztailaren 21eko legearen atal bat da; beraz, lehen mailako testu historikoa da. Horrez gain, testu juridikoa eta publikoa da. Gorteek Alfontso XII.aren berrezarpenarekin eman zuten lege hau, Errestaurazioaren hasieran, hirugarren karlistaldia amaitu ondoren. Testu hau Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta, baina Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako probintzietako herritarrei bereziki, lege honek aldaketak egiten baititu beren foru-erregimenean. Lege honen xedea probintzia horiek gainerakoekin parekatzea da.

Legearen edukia eta neurriak

Lege honek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban autonomia fiskala eta soldadutzaren salbuespena ezabatzen ditu (1., 2. eta 3. artikuluak). Gainera, lege honen bitartez gobernuari baimena ematen zaio Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzien onespenarekin lehengo foruetan egokitzat jotzen diren erreformak egiteko (4. artikulua).

Testuinguru historikoa: Errestaurazioa

Lege hau Errestaurazioaren hasieran jarri zen indarrean. Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirela, 1874aren amaieran Borboien monarkia berrezarri zen, Isabel II.aren seme Alfontso XII.aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa, 1923ra arte iraun zuena.

Erregealdia eta Cánovas del Castillo

Tarte luze horretan, hiru agintari egon ziren: Alfontso XII.a (1875-1885), Maria Kristina erreginordea (1885-1902) eta Alfontso XIII.a (1902-1931). Cánovas del Castillok bideratu zuen Errestaurazioa eta sistema politikoa eratu zuen. Haren helburu nagusiak hauek ziren:

  • Erregimen berriaren oinarriak finkatuko zituen konstituzioa egitea (1876ko Konstituzioa).
  • Ordena sozial eta politikoa berrezartzea.
  • Gerrak amaitzea (Gerra karlista 1876an bukatu zen).

Foruen inguruko eztabaida

Azken karlistaldiaren ondoren, berriro hasi zen foruen inguruko eztabaida. Espainiako iritzi publikoak foruei egozten zien karlismoaren indarra eta bi gerra eragin izana. Orduan, Cánovas del Castillok, aztertzen ari garen legearen bidez, foruetan murrizketak egitea erabaki zuen.

Ondorioak

Lege honek euskal probintziek zituzten soldadutzaren salbuespena eta autonomia fiskala ezabatzen zituen. Legea euskal probintziei soilik zegoen zuzenduta; beraz, Nafarroan 1841eko Lege Hitzartuak jarraitu zuen indarrean.

Entradas relacionadas: