1917ko otsailaren iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,91 KB

1.3 1917ko 
Otsaileko Iraultza 1914an, Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen. Ez ekonomia ez armada ez zeuden Gerrarako prest. Porrot militarrek eta atzeguardia horniduraz gabetzeak ondoez Handia sortu zuten, eta horren ondorioz, grebak eta manifestazioak izan ziren. Horiek Guztiak, ordea, gogor zapaldu zituzten, eta errepresioak tsarraren kontra zeudenak Elkartzea eragin zuen. 
1917ko Iraultza otsailaren 23an hasi Zen, San Petersburgon izandako Manifestazioaren ondoren. Manifestazioaren goiburua “bakea Eta ogia” zen. 25ean, greba orokorra Hasi zen, eta 26an, altxamenduak Izan ziren kuarteletan. Soldaduek uko Egin zioten tiro egiteari. Otsailaren 27an behin-behineko gobernua eratu zen; Kerensky Sozial-iraultzaile Alderdiko liderra zen. Kerenskyk politika-sistema liberala ezartzeko asmoa zuenez, Tsarra abdikatzera behartu zuen. 
Hala ere, behin-behineko gobernuak ez zuen lurralde osoan agintzen. Langileek, Nekazariek eta soldaduek sobietak sortu zituzten herrialde osoan, eta milizia armatuak Ere izan zituzten (Guardia Gorria). Sobietak berehala boltxebikeen alde jarri ziren. Boltxebikeek zenbait gauza eskatzen zituzten:  Lehen Mundu Gerra bertan behera uztea. 
 Langileen bizitza-baldintzak hobetzea.
  Lurrak nekazarien artean banatzea. 
 Gutxiengo nazionalak gogoan aintzatestea.

Entradas relacionadas: