1929ko Burtsaren Crasha eta Haren Ondorioak
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,52 KB
New Yorkeko Burtsaren crasha
New Yorkeko Burtsaren crasha: New Yorkeko Burtsan kotizazioek behera eginez hasi zena, 1929ko udazkenean, denbora laburrean kapitalismoaren historia osoko krisirik handiena izan zen. 1925etik, New Yorkeko Burtsako akzioen kotizazioek etengabeko gorakada izan eta irabazi itzelak pilatzen zituzten. Bankuek eta enpresaburuek gero eta gehiago inbertitzen zuten. Burtsako akzioak erosteko kredituak lortzea oso erraza zen, eta horrek gehiago areagotu zuen espekulazioa. Akzioen prezio altuaren eta enpresen jarduera errealaren arteko aldea etengabe hazi zen.
Krisiaren aurreko zantzuak
1929 baino lehen, zantzu ugari egon ziren. 1925etik aurrera, lehengaien balioek behera egin zuten eta Erresuma Batuaren arazo ekonomikoak agerikoak ziren. 1927tik, Alemaniako industria-produkzioa geldituta zegoen.
1929ko krisiaren bilakaera
1929 hasieratik, New Yorkeko Burtsaren indizea gelditzen joan zen. Abuztuan, diruaren prezioa igotzea erabaki zuten, burtsan inbertituriko kreditua erregulatzeko. Urriaren 24an, akzio kopuru oso handia jarri zen salgai, eta horrek prezioak jaistea eragin zuen. 1929ko krisiaren eragile nagusia New Yorkeko Burtsaren crasha izan zen. Hilabete gutxi batzuetan, burtsa-indizea hondatu egin zen. Inbertitzaileak izutu eta, horrela, balioak modu masiboan saltzen hasi ziren.
Ondorioak gizartean eta politikan
Krisiak modu masiboan suntsitu zituen lanpostuak, sektore ekonomiko guztietan. Langabezia haztea oso larria izan zen. Lehendik babes-neurriak ezarrita zituzten herriek arazo itzelak izan zituzten langabezia masiboaren eraginezko gizarte-kostuei erantzuna emateko. Langabezia luzeak miseria zekarren. Eskaleak, gaueko aterpetxeak eta karitateko jantokiak ugaritu egin ziren. Aberatsen eta pobreen arteko kontrastea gero eta handiagoa zen. Hirietako biztanleek nekez ulertzen zuten miseriaren zergatia. Krisiak gizarte-eragilerik aktiboenetan eta ekintzaileenetan zuen eraginik handiena. Gobernuek krisiari aurre egiteko hartutako neurriak alferrekoak izan ziren, eta horrek haserre handia eragin zuen biztanleen artean.
Definizioak
- Trotsky: Hiriburuko sobieteko presidentea eta hiria defendatzeko arduraduna zen. Urriko Iraultzan parte hartu zuen, kolpea bera antolatuz.
- III. Internazionala: 1919an sortu zuten. Alderdi Komunisten Internazionala izan zen. Hainbat helburu zituzten: komunismoaren ideiak eta iraultza zabaltzea eta alderdi komunista berriak beste leku batzuetan sortzea.