1929ko Krisia: AEB-ko Loralditik Mundu Mailako Depresiora

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

AEB-ren loraldia Lehen Mundu Gerraren ostean

Lehen Mundu Gerraren ondoren, AEB oso egoera onean geratu zen. Zordun izatetik hartzekodun izatera pasatu zen. Gainera, Europako hainbat merkaturen jabe izatera pasatu zen eta beste hainbat merkatu berritan parte hartu zuen, esaterako, automobilgintzan. Sektore berri hauek beste sektore batzuei lotuta zeuden eta horri biderkatzaile efektua deritzo.

Konfiantza eta burtsako inbertsioak

Dena den, etorkizunari begira, AEBk konfiantza handia zuen. Enpresen mozkinak gero eta handiagoak ziren eta errenta altuko pertsonek bakarrik kontsumitu zezaketen. Horrela, gehien zeukatenak burtsan inbertitzen hasi ziren; hau da, akzioak erosten hasi ziren gero garestiago saltzeko asmoarekin, eta era berean mozkinak biderkatu ahal izateko.

1929ko krak-a eta Depresio Handia

Akzioen gorakada ikusita, jendea maileguak eskatzen hasi zen hauek erosi ahal izateko eta geroago saltzeko. Espekulatzeko, Amerikak Europan zituen inbertsioak saldu zituen mozkin gehiago lortzeko asmotan. Laburbilduz, amerikar kapital gehiena burtsan kotizatuta zegoen eta itxaropen positiboetan oinarriturik zeuden amerikarrak. Baina, 1929ko urriaren 29an, Depresio Handia gertatu zen. Akziodun guztiek akzioak ahalik eta bizkorren saldu nahi izan zituzten, baloreen merkatuaren gainbehera gertatu baitzen.

Banku-sistemaren krisia eta langabezia

Bankuak, urte batzuk lehenago emandako kredituen itzulketa eskatzen hasi ziren, baina enpresek ezin izan zituzten bueltatu, eta honek langabezia areagotu zuen. Espektatiba txarrak zirela eta, herritarrek ez zuten gastatu nahi eta eskariaren jaitsiera gertatu zen, enpresen mozkinak murriztuz. Amerikar enpresek finantziaziorik ez zutenez, inportazioak gutxitu zituzten ekoizpena murriztuz. Langabezia mundu osoan zehar zabaldu zen, krisiarekin batera.

Keynesiar teoria eta suspertze ekonomikoa

Gobernu gehienek krisiari aurre egiteko kontsumoa eta eskaria suspertu nahi zuten; horretarako, inbertsioen bitartez, gastu publikoa, hezkuntza, osasuna eta lan-politika handitu zituzten. Gainera, Keynesiar teoria aplikatu zen. Estatuak zenbait inbertsio egin zituen lan publikoan lanpostuak sortuz eta, era berean, familien errentaren eta eskariaren gorakada bat gertatu zen, ekoizpena bultzatuz.

Krisiaren eragina Espainian

Espainiako estatuari dagokionez, aurreko urteetan ekonomia oparoa zuen, baina 29ko Crack-aren ondoren, garai horri amaiera eman zitzaion. Egoera ekonomikoa ilundu zen eta merkataritza jaitsi. Krisi honek Espainiako puntu indartsuenak kaltetu zituen:

  • Esportazioak
  • Industria
  • Nekazaritza

1931n, Espainiak Errepublika aldarrikatu zuen eta Errusiako garaipena lortu nahi izan zuen (komunismoa).

Entradas relacionadas: