1930eko Depresio Handia: Kausak, Ondorioak eta New Deal

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

1930eko Depresio Handiaren jatorria

1930eko hamarkadako mundu mailako depresioa ulertzeko, krisi bat depresiotzat jotzeko faktoreak aztertu behar ditugu. Krisia sektore ekonomiko guztietan agertu behar da, eta eskaeren, inbertsioen eta soldaten beherakada gertatu behar da, kontsumoa murriztuz. Hori izan zen 1930eko hamarkadako egoera: industria-produkzioa %40 jaitsi zen eta AEBetako nekazaritza-prezioak %57 murriztu ziren.

Hedapena eta testuinguru historikoa

Depresioa 1929ko crash-arekin hasi zen, baina urte larrienak 1931 eta 1934 bitartekoak izan ziren. AEBetan sortu arren, munduko potentzia nagusia zenez, krisia mundu kapitalista osora hedatu zen. Herrialde kaltetuena Alemania izan zen, Lehen Mundu Gerraren ondorengo Pariseko Bakean ezarritako kalte-ordainen zama zela eta.

Ondorio soziopolitikoak

Depresioak ondorio soziopolitiko larriak ekarri zituen:

  • Langabeziaren hazkundea: Gizarte-babeseko sistemen gabezia zela eta, miseria zabaldu zen.
  • Desberdintasun soziala: Aberatsen eta pobreen arteko arrakala handitu zen.
  • Krisi politikoa: Sistema demokratikoen aurkako joerak indartu ziren:

Alde batetik, sozialismoak garrantzi handia lortu zuen, Sobietar Batasunaren ereduari esker (Stalinen Bosturteko Planak). Bestetik, faxismoaren gorakada gertatu zen, alemaniar askok Hitlerrengan arazoen konponbidea ikusi zutelako.

Irtenbideak eta New Deal-aren sorrera

Hasierako soluzio tradizionalek (protekzionismoa eta deflazio-politikak) egoera okertu besterik ez zuten egin. Egoera ikusita, irtenbide berriak bilatu ziren, horien artean nagusiena New Deal izan zen. Keynes ekonomialariaren teorietan oinarrituta, estatuak ekonomian esku hartzea proposatu zuen, AEBetan Roosevelt-en eskutik.

New Deal-aren neurri nagusiak

New Deal-ak produkzioa hobetzea zuen helburu, neurri zehatzen bidez:

  • Bankuen kontrola areagotzea.
  • Azpiegitura-lanen bidez enplegua sortzea.
  • Nekazariei prezio minimoak ziurtatzea.
  • Gutxieneko soldata finkatzea eta lanaldiak murriztea.
  • Inbertsio publikoa sustatzea.
  • Politika sozialak: langabezia- eta pentsio-sistemak, sindikatuen babesa eta zerga progresiboak.

New Deal-ek sistema kapitalista demokratikoa salbatu zuen, baina II. Mundu Gerra hastean, erreforma ekonomikoak geldiarazi egin ziren gerra-ekonomiara egokitzeko.

Entradas relacionadas: