1936ko Euskadiko Estatutua eta Eusko Jaurlaritza
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,83 KB
1936ko hauteskundeetan Euskadin EAJk irabazi zuen, eta estatu mailan Fronte Popularrak irabaztean, honek autonomia estatutua bere programan sartu zuen. Horretarako, estatutu proiektua aurkezteko batzordea sortu zen (Prieto, J.A. Agirre, besteak beste). Proiektua idazten ari zirela, Gerra Zibila hasi zen. Ondorioz, Madrilgo agintariek EAJ bere alde egongo zela ziurtatzeko estatutuaren tramitazioa azkartu zuten.
Estatutuaren Onarpena Gerra Zibilean
Euskadiko lehen Estatutua Elgetako Estatutua izenarekin ezagutzen da. Hau onartu zenean, 1936ko urriaren 1ean, gerra hasita zegoen jada, nazionalak Elgetara iritsita zeudelako.
Estatutuaren Eduki Nagusiak
Testua Euskaldunok proposatutakoa baino laburragoa izan zen, Gorteek laburtua. Bertan, printzipio liberal hauek defendatu zituzten:
- Subiranotasun nazionala
- Sufragio unibertsala
- Botere banaketa
- Kontzertu ekonomikoa mantentzea
- Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak
Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza eta Osaketa
1936an Estatutua onartu ondoren, Eusko Jaurlaritza osatu zen. Gerra zela eta, behin-behineko sistema erabili zen, hauteskundeak egitea ezinezkoa baitzen. Horregatik, alde leialeko zinegotziek lehendakaria aukeratu zuten, eta Bizkaiko (nazionalen esku ez zegoen bakarra) gobernadorea izendatu zuten. Jose Antonio Agirre atera zen lehendakari, eta bost egunetan gobernua osatu behar zuenez, CNT izan ezik, beste alderdi guztiek parte hartu zuten (EAJ, EAE, etab.).
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera eta Lorpenak
Gerra zela eta, ezin ziren Valentziarekin komunikatu. Beraz, Eusko Jaurlaritzak politika-ahalmen guztiak izan zituen bere esku (Estatutuan emandakoak baino gehiago), ia estatu independente bat izanik, "euskal oasia" deitua. Bertan, zuzendaritza politiko eta militarra bereganatu zuen, besteak beste:
- Erlijio-askatasuna
- Ordena publikoa eusteko, Ertzaintza sortu zuten
- Unibertsitatea sortu zuten
- Bankak eta enpresa handiak kontrolatzea lortu zuten
- Presoak justizia epaitegien menpe zeuden
Estatutuaren Iraupen Laburra eta Amaiera
Lorpen handiak lortu zituzten, dena dela, aplikazioa eremu txikian eman zen, Bizkaian izan ezik, beste gainerako lurraldeetan nazionalak baitzeuden. Horrez gain, denbora gutxi iraun zuen. Izan ere, urriaren 1ean onartu zen, gobernu berria 7an sortu zen eta Estatutua aplikatzen hasi zen, baina 1937ko ekainean Bilbo nazionalen menpe erori zen eta Estatutua bertan behera gelditu zen. Gainera, gerra zela eta, Bizkaia nazionalen esku geratu zenean, Eusko Jaurlaritza Bartzelonan finkatu zen, baina ondoren Frantziara eta Amerikara eraman zuten.