Abstracto

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,41 KB

Sarrera
Lehendabiziko abangoardiek Abstrakzioa
Arte abstraktua errealitateakoak ez ziren formak irudikatzen Postinpresionistek hasi zuten abstrakziorako bidea, beraiek izan baitziren errealitatea alde batera utzita pintatzeari ekin zioten lehenak. Ondoren abangoardiak etorri ziren eta, lengoaia klasikoarekin hautsiz, pintura figuratiboari ere amaiera eman zioten. Abangoardia gustietatik espresionismoak izan zuen eragin handiena, Kandinsky pintore errusiarrak zehazki esatearren, lengoaia formalaz gain edukiak eman zizkiolako lehen aldiz abangoardia bati. Honen ondorioaz bi abangoardia berri jaio ziren: neoplastizismoa eta konstruktibismoa.
Lehen abstrakzioakKandinskyk 1919an egin zuen lehen abstrakzioa. Espresionista zelarik ere, barneko beharrak adierazteko balio zuen arte bakarra abstrakzioa zela defendatuko zuen, beraz, espresionismoan aritu ondoren abstrakzioara pasa zen. Bi garai bereiz daitezke bere obran :
1910-1021. Gauza materialei baino gehiago, musikari eta izpiritualtasunari loturik zegoen bere obra. Koloreak eta hauen arteko erlazioak izan ziren elementu nagusi urte hauetako lanean.
1921-1944. Pentsamolde razionalista izan zen nagusi garai honetan Kandinsky artistarengan. Puntua eta lerroa izan ziren oinarrizko elementu bere konposizio guztietan.

Entradas relacionadas: