Administrazio Publikoaren Erakundeak eta Autonomia
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2 KB
Erakundeen Kudeaketa eta Zuzenbide Aplikagarria
Erakunde horien egitekoa gobernuko politika publikoen programak kudeatzea da.
Zuzenbide Publikoa eta Pribatua
Erakundeak arautzen dituen zuzenbidearen arabera sailka daitezke:
- Zuzenbide administratiboa: Erakunde autonomo gehienak arautzen ditu.
- Zuzenbide pribatua: Erakunde publiko enpresarialak arautzen ditu.
- Erakunde atipikoak: Arauketa propioa dute eta, gehienbat zuzenbide pribatuaren pean aritzen badira ere, zenbait alderditan zuzenbide administratiboari lotuta daude.
Forma Juridikoa eta Autonomia
Laburbilduz, erakundeak instrumentalak edo independienteak izan daitezke. Forma juridikoaren arabera, honakoak bereizten dira:
- Erakunde politikoak (autonomoak eta publiko enpresarialak).
- Estatu agentziak.
- Erakunde atipikoak.
Administrazio Nagusia eta Independientea
Administrazio independienteak 1978ko Konstituzioaren ondorengoak dira, Gobernuaren zuzendaritzapean egon behar ez luketen gaiak jorratzeko sortuak.
Administrazio Independiente Motak
- Konstituzioak onartutako autonomia dutenak: Adibidez, RTVE. Konstituzioko 97. artikuluaren salbuespenak dira.
- Legeetan onartutako autonomia dutenak: Neutraltasuna eta objektibotasuna bermatzeko sortuak (adibidez, Espainiako Bankua). Autonomia ez da absolutua, 97. artikulua errespetatu behar baita.
Erakunde Independienteen Faktoreak
Erakunde bat independentea edo autonomoa dela zehazteko, faktore hauek aztertu behar dira:
- Nork eman du erakundearen gaineko arauketa?
- Nork izendatzen ditu zuzendaritzako kideak?
- Nork ezabatu edo bukatutzat eman dezake erakundea?
- Nork zuzentzen du erakundea?
- Nork kontrolatzen du erakundea?
- Zer gertatzen da Administrazioaren eta erakundearen arteko gatazketan?