Aleloak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

UGALKETA : ugalketaren bidez, organismoek beraien antzeko ondorengoak
sortzen dituzte. Horrenbestez, ugalketak espezieen biziraupena bermatzen du.
Ugalketa-prosesueetan, organismo batek edo gehiagok hartzen dute parte,eta ondorengo bat edo gehiago sortzen dira. Ondorengoei organismo horien informazio genetikoa transmititzen zaie.
Bi ugalketa mota daude : Asexuala eta sexu bidezkoa.
UGALKETA ASEXUALA : ugalketa asexualen organismo batek hartzen du parte. Organismo horrek bere kopia zehatz-zehatzak sortzen ditu, eta ondorengoek haren informazio genetiko bera dute.
Ugalketa asexualean, organismoek ez dute gametoen beharrik. Ugalketa mota horretan, organismo progenitorea zatitzen edo haren zelula bat zatitzean sor daitezke ondorengoak. 
Protozooak, algak eta onddoak sexugabeko ugalketaren bidez ugaltzen dira. Zenbait animaliak eta landarek ere ugalketa mota hori erabiltzen dute, sexu bidezko ugalketa egin ezin dutenean.



GENETIKA. KONTZEPTU NAGUSIAK :
Herentziaren mekanismoak eta haiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituen zientzia da genetika.
Geneak eta kokapena  = Gaur egun badakigu gene bat ADN zati bat dela eta herentziazko karaktere bat zehazteko beharrezko informazio guztia duela.
Gene batek kromosoma batean duen kokapen fisikoari locus esaten zaio (loci pluralean)
Karaktere jakin bat kontrolatzen duen gene batek izan ditzakeen aukerei alelo deritze.( 54 orrialdea )

BANAKO HOMOZIGOTOAK ETA HETEROZIGOTOAK :
Banako batean gene baten aleloak elkarren berdinak direnean alelo horiek homozigosian daudela esaten da, eta banakoa karaktere horretarako homozigotoa edo arraza garbikoa dela.
Banako batean gene baten aleloak desberdinak direnean alelo horiek heterozigosian daudela esaten da, eta banakoa karaktere horretarako heterozigotoa edo hibridoa dela. 
GENE GAINARTZAILEAK ETA AZPIRAKORRAK :
Aleloetako bat agertzen bada , alelo hori gainartzailea dela esaten da. Agertzen ez den aleloari azpirakorra deritzo 





Entradas relacionadas: