Alfred Wegenerren Teoria eta Plaken Tektonika

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB

1. Alfred Wegener eta kontinenteen mugimenduaren frogak

Alfred Wegenerrek lau froga nagusi aurkeztu zituen kontinenteen jitoaren teoria babesteko: geografikoak, geologikoak, paleoklimatikoak eta paleontologikoak.

Froga paleoklimatikoak

Zenbait harri sedimentario klima-baldintza jakin batzuetan baino ez dira sortzen; esaterako, tillitak klima glaziarretan baino ez dira sortzen. Gaur egun harri horiek sakabanatuta daude, baina kontinenteak lotuz, antzinako eremu polarra liratekeena eratzen dute.

Froga paleontologikoak

Espezie eta garai bereko fosilak gaur egun banatuta dauden kontinenteetan aurkitu dira. Horrek erakusten du organismoak bizi ziren garaian kontinenteak elkartuta zeudela.

2. Plaken mugak: Eraikitzaileak eta suntsitzaileak

Plaken mugak bi motatakoak izan daitezke:

  • Eraikitzaileak (dibergenteak): Bi litosfera-plaka banatzen dira. Bi lekutan gertatzen da: dortsal ozeanikoetan eta kontinente barruko rift-etan.
  • Suntsitzaileak (konbergenteak): Plaka batek bestearen kontra egiten du. Hiru mota daude: kontinental-ozeanikoa, ozeaniko-ozeanikoa eta kontinental-kontinentala.

3. Ozeano-plaken arteko konbergentzia

Bi ozeano-plaka elkartzen direnean, bat bestearen azpian sartzen da (subdukzioa), harriak urtuz eta magma eratuz. Magma horrek urpeko sumendiak sortzen ditu eta, azkenean, arku-itxurako uharte bolkanikoak eratzen dira.

4. Litosfera ozeanikoaren hazkundea

Ozeanoko litosfera-plakak etengabe hazten eta berritzen ari dira. Arrokaren adina neurtzeko dortsalaren ardatzetik sedimentuak hartzen dira:

  • Dortsalaren ardatzean sedimentu gutxi dago (gutxi gorabehera 10 km-ko lodiera).
  • Ardatzetik urrundu eta kontinenteetara hurbildu ahala, lodiera handitu egiten da, 70 km-ra iritsi arte.

5. Subdukzio-prozesuak eta fosa ozeanikoak

Lurrazal ozeanikoan, plaka bat bestearen azpian sartzen denean, fosa bat eratzen da. Kontinentean, mendikateak sortzen dira sumendi-jarduera eta jarduera sismikoarekin. Ozeanoan, berriz, jarduera magmatiko biziak urpeko sumendiak eta uharte-arkuak sortzen ditu.

Entradas relacionadas: