Aliatuen Ofentsiba eta Bigarren Mundu Gerraren Amaiera (1942-1945)

Clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,36 KB

Aliatuen Ofentsiba (1942-1945)

1942. urtean gerraren norabidea aldatu zen: fronte guztietan galtzen hasten dira alemaniar tropak eta aliatuek japoniar tropak geldiarazi zituzten Ozeano Barean. Alemaniarrek erasotzeko gaitasun guztia galdu zuten eta ofentsibatik defentsibara igaro ziren. Aliatuek Italiako inbasioari ekin zioten.

Gerraren bilakaera eta erabakigarriak

  • 1943: Ozeano Barean japoniarrak geldiarazi zituzten eta erasoari ekin zioten.
  • 1944: Errusiako armada ofentsiba arrakastatsua hasi zen eta Alemaniaren mugetaraino heldu zen.

Aliatuek, Alemaniak erantzuteko gaitasunik ez zuela eta Errusiaren hedapena mehatxu handia zela oharturik, Normandiako lehorreratzea hasi zuten, Berlinera errusiarrak baino lehen heltzeko. Aliatuek Alemaniako hirien aurkako bonbardaketak egiten jarraitu zuten.

Gerraren amaiera

Sobietarrek Berlin inguratu zuten. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen. Italia errenditu zen eta Mussolini fusilatu zuten. Gerra amaitu egin zen Europan.

Ozeano Bareko gatazka

Ozeano Barean AEBk aurrera egiten jarraitu zuen. Gerra lehenbailehen amaitzeko bonba atomikoa erabiltzeko agindua eman zuen Trumanek (AEBko presidentea). Bonbak Hiroshima eta Nagasaki Japoniako hiriak suntsitu zituen. 1945eko irailaren 2an Japoniak errendizioa sinatu zuen.

Entradas relacionadas: