Aluminioaren Prozesuak eta Konponketa: Gida Osoa
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,18 KB
1. Aluminiozko piezak egiteko prozesuak
- Estrusioa: Totxo bat berotu eta presio bidez molde batetik pasatzen da forma emateko. Zurruntasun handiko aleazio bereziekin egiten da.
- Hutsa aplikatuz: Moldearen barruan hutsa sortzen da eta aluminio urtua injektatzen da.
- Txapa estanpatua: Bi arrabolen artean pasatuz lortzen da txapa; ondoren, estanpatu eta 30 minutuz berotzen da 210ºC-tan.
2. Nola lortzen dugu aluminioa?
Bauxita mineraletik abiatuta, depurazio-prozesu baten ondoren alumina hautsa lortzen da. Aluminatik aluminio metalurgikoa lortzen da, masa urtuko prozedura elektrolitiko baten bitartez. Magnesioa eta silizioa gehitu ondoren, kalitate handiko aleazioa lortzen da.
3. Aluminioaren abantailak
- Arinagoa da.
- Oxido-geruza mehe bat sortzen du, korrosioaren aurka babestuz.
- Erraz birziklatzen da.
- Zurruntasun-balio egokiak ditu.
- Itsas urarekiko erresistentzia ona du.
- Konformazio ona du.
4. Aluminioaren desabantailak
- Repasatutako lanetarako txarragoa da (txapa estiratu eta zulatzen da).
- Soldatzeko zaila da.
- Aluminio-hautsa leherkorra da.
- Bankadan ezin da estiratu.
5. Zer da ASF (Audi Space Frame)?
Injekzio-moldaketa eta estrusio bidez eginiko piezak elkartuz lortzen da. Modu horretan, txasisaren sare espaziala lortzen da; horri txapak itsasten zaizkio sekzioa itxi eta zurruntasuna handitzeko. Piezak elkartzeko soldadura, errematxeak eta itsasgarriak erabiltzen dira.
6. Aluminiozko txasisen konponketa
Ez, ez dira altzairuzkoen berdinak:
- Sekzio partzialak egitean, solapen bidez egiten dira elkarketak.
- Egiturazko kolpeak ezin dira tenkatu edo estiratu bankadan.
- Kaltetutako piezak aldatu egin behar dira.
- Argi ibili behar da agerian ez dauden zartadurekin.
- Soldadura beharrean, errematxeak erabiltzen dira.
- Aluminioa gehiago estiratzen denez, kontu handiagoarekin tratatu behar da.
- Erreminta espezifikoak erabiltzen dira (errematxeak, tasak edo mailu bereziak).