Amaren Eskuak: Laburpena eta Pertsonaien Gida
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,46 KB
Amaren Eskuak – Karmele Jaio
Non egiten du lan Nereak?
Egunkari batean.
Norekin bizi da?
Bere senar Lewisekin, eta alaba Maialenekin.
Non ezagutu zuen bere senarra?
Oxforden, beste lagun batekin (Maite) urtebeterako Ingalaterrara joan zenean.
Zergatik dago Nerearen ama (Luisa) ospitalean?
Burua galtzen hasi delako. Kalean galduta topatu zuten, ezer gogoratu eta ezagutzen ez zuela.
Zein senideri deitu dio Nereak amaren egoera dela eta, laguntzeko?
Bere izeko Doloresi (amaren ahizpa).
Non bizi da hau?
Alemanian.
Non egiten zuen lan amak gaztetan?
Familiako jatetxe batean.
Zer dakizu Karlosi buruz?
Nerearen mutil-laguna zen. Egun batetik bestera bat-batean desagertu zen ezer esan gabe. Badirudi jarduera politikoengatik polizia atzetik zuela eta ihes egin behar izan zuela. Nerearekin batera zebilen garai haietan, eta Nerea lur jota gelditu zen haren desagertzearekin. Handik denbora batera, Ingalaterrara joatea erabaki zuen, ahazten laguntzeko eta giroa aldatzeko. Bertan Lewis senarra ezagutu zuen, eta harekin itzuli zen Euskal Herrira. Urte batzuk igaro ondoren, Karlos Nerearen hirira itzuli da (Maite lagunaren bitartez jakiten du hau), eta horrek Nerea asko nahastuko du, lehenagoko kontuak berriz gogoratzean. Narrazioan ez dute elkar ikusten.
Hitz egiten al du Nerearen amak ospitalean dagoen bitartean?
Apenas. Isilik eta begirada galduarekin dago denbora gehiena, baina noizean behin hitz solteren batzuk ateratzen ditu: German, goazen farora, itsasoa ikustera, ...
Nortzuk dira Pili eta Pilar?
Ospitaleko gelan Nerearen amarekin dagoen gaixoa Pilar da, eta hura zaintzen ari dena bere alaba Pili da. Galiziarrak dira.
Nor zen German?
Luisaren gaztetako mutil-lagun ohi arrantzalea. Itsasoan izan zuen istripu baten ondorioz zeharo aldatu zena, eta azkenean Luisak onartu behar izan zuen beste pertsona bat zela, eta utzi egin zuen. Ospitaleko egonaldian haren izena aipatzen du Luisak. Nereak ez zekien ezer, eta izeko Doloresen bidez jakingo du gaztetako istorio hori.
Irteten al da ospitaletik Luisa? Azaldu.
Medikuek uzten ez badute ere, azkenean Nereak erabakitzen du agian ondo etorriko zaiola amari itsasoa ikustera joatea, buruan darabiltzan ideiak direla eta. Piliren laguntzarekin, izeko Doloresek eta Nereak plan bat prestatzen dute erizainak despistatuz, eta gurpildun aulkiarekin kostaldera abiatuko dira.
Datu gehiago
Xabier
Nerearen anaia da. Liburuaren hasieran, ama kalean galduta topatu dutela esaten dio Nereari. Ama ospitaletik itsasoa ikustera ateratzearen kontra badago ere, azkenean Nereak konbentzitu egingo du.
Nerearen egoera
Amarena gertatu denetik oso estresatuta ibiliko da narrazioan zehar. Lanean bere nagusiarekin ez du harreman onik; etxean alaba ia ez du gauera arte ikusten; Lewisekin denbora gutxi egoten da, eta ez dago komunikazio askorik, istorioaren amaiera aldera hobetzen den arte. Karlos hirian dagoela jakiteak ikaragarri nahastu eta zailduko du bere barne-oreka. Azken aldera, lehenagoko istorioak azaleratuz, bere buruarekin eta ingurukoekin bakean eta lasaiago egongo da.
Maialen
Nerea eta Lewisen alaba txikia da. Gauero Nerea lanetik etortzen denean, gehienetan lo aurkitzen du. Lewisek Alice ipuina kontatzen zion sarritan.