Amaren Eskuak: Laburpena eta Pertsonaien Gida
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,46 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek Karmele Jaioren "Amaren eskuak" eleberria laburtzen du. Nerea egunkari batean lan egiten duen emakumea da, eta bere ama Luisa ospitalean dago, burua galtzen hasi ondoren. Testuak pertsonaiak azaltzen ditu: senarra Lewis, alaba Maialen, anaia Xabier, Karlos eta Luisaren lagun German. Azkenean Nereak amari itsasoa ikustera joaten laguntzea erabakitzen du.
Puntos clave
- Nerea egunkari batean lan egiten du, eta Lewis senarrarekin eta Maialen alabarekin bizi da.
- Luisa, Nerearen ama, ospitalean dago, burua galtzen hasi ondoren. Ia ez du hitz egiten.
- Karlos, Nerearen mutil-laguna, bat-batean desagertu zen. Polizia atzetik zuen, jarduera politikoengatik.
- German arrantzalea zen Luisaren gazte garaiko mutil-lagun ohia. Itsasoko istripu batek aldatu zuen, eta Luisak utzi egin zuen.
- Nerea, izeko Doloresen eta Piliren laguntzarekin, Luisa ospitaletik ateratzeko plana prestatzen du, itsasoa ikusteko.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Amaren Eskuak – Karmele Jaio
Non egiten du lan Nereak?
Egunkari batean.
Norekin bizi da?
Bere senar Lewisekin, eta alaba Maialenekin.
Non ezagutu zuen bere senarra?
Oxforden, beste lagun batekin (Maite) urtebeterako Ingalaterrara joan zenean.
Zergatik dago Nerearen ama (Luisa) ospitalean?
Burua galtzen hasi delako. Kalean galduta topatu zuten, ezer gogoratu eta ezagutzen ez zuela.
Zein senideri deitu dio Nereak amaren egoera dela eta, laguntzeko?
Bere izeko Doloresi (amaren ahizpa).
Non bizi da hau?
Alemanian.
Non egiten zuen lan amak gaztetan?
Familiako jatetxe batean.
Zer dakizu Karlosi buruz?
Nerearen mutil-laguna zen. Egun batetik bestera bat-batean desagertu zen ezer esan gabe. Badirudi jarduera politikoengatik polizia atzetik zuela eta ihes egin behar izan zuela. Nerearekin batera zebilen garai haietan, eta Nerea lur jota gelditu zen haren desagertzearekin. Handik denbora batera, Ingalaterrara joatea erabaki zuen, ahazten laguntzeko eta giroa aldatzeko. Bertan Lewis senarra ezagutu zuen, eta harekin itzuli zen Euskal Herrira. Urte batzuk igaro ondoren, Karlos Nerearen hirira itzuli da (Maite lagunaren bitartez jakiten du hau), eta horrek Nerea asko nahastuko du, lehenagoko kontuak berriz gogoratzean. Narrazioan ez dute elkar ikusten.
Hitz egiten al du Nerearen amak ospitalean dagoen bitartean?
Apenas. Isilik eta begirada galduarekin dago denbora gehiena, baina noizean behin hitz solteren batzuk ateratzen ditu: German, goazen farora, itsasoa ikustera, ...
Nortzuk dira Pili eta Pilar?
Ospitaleko gelan Nerearen amarekin dagoen gaixoa Pilar da, eta hura zaintzen ari dena bere alaba Pili da. Galiziarrak dira.
Nor zen German?
Luisaren gaztetako mutil-lagun ohi arrantzalea. Itsasoan izan zuen istripu baten ondorioz zeharo aldatu zena, eta azkenean Luisak onartu behar izan zuen beste pertsona bat zela, eta utzi egin zuen. Ospitaleko egonaldian haren izena aipatzen du Luisak. Nereak ez zekien ezer, eta izeko Doloresen bidez jakingo du gaztetako istorio hori.
Irteten al da ospitaletik Luisa? Azaldu.
Medikuek uzten ez badute ere, azkenean Nereak erabakitzen du agian ondo etorriko zaiola amari itsasoa ikustera joatea, buruan darabiltzan ideiak direla eta. Piliren laguntzarekin, izeko Doloresek eta Nereak plan bat prestatzen dute erizainak despistatuz, eta gurpildun aulkiarekin kostaldera abiatuko dira.
Datu gehiago
Xabier
Nerearen anaia da. Liburuaren hasieran, ama kalean galduta topatu dutela esaten dio Nereari. Ama ospitaletik itsasoa ikustera ateratzearen kontra badago ere, azkenean Nereak konbentzitu egingo du.
Nerearen egoera
Amarena gertatu denetik oso estresatuta ibiliko da narrazioan zehar. Lanean bere nagusiarekin ez du harreman onik; etxean alaba ia ez du gauera arte ikusten; Lewisekin denbora gutxi egoten da, eta ez dago komunikazio askorik, istorioaren amaiera aldera hobetzen den arte. Karlos hirian dagoela jakiteak ikaragarri nahastu eta zailduko du bere barne-oreka. Azken aldera, lehenagoko istorioak azaleratuz, bere buruarekin eta ingurukoekin bakean eta lasaiago egongo da.
Maialen
Nerea eta Lewisen alaba txikia da. Gauero Nerea lanetik etortzen denean, gehienetan lo aurkitzen du. Lewisek Alice ipuina kontatzen zion sarritan.
Preguntas frecuentes
Nork zaintzen du Luisa ospitalean?
Pilar da ospitaleko gelan Luisarekin dagoen gaixoa, eta hura zaintzen ari dena bere alaba Pili da. Galiziarrak dira.
Nor da Xabier?
Nerearen anaia da. Liburuaren hasieran, ama kalean galduta topatu dutela esaten dio Nereari.
Nor da Maialen?
Nerea eta Lewisen alaba txikia da. Gauero Nerea lanetik etortzen denean, gehienetan lo aurkitzen du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.